Euskal Herria Plazako gazteentzako alokairuko 21 etxebizitzak zozketatuko dituzte bihar, udalean

Tolosako Udala
2018/04/11 | Etxebizitza

Euskal Herria plazan Tolosako udalak dituen gazteentzako zuzkidura bizitokiak zozketatuko dira bihar, apirilak 12, arratsaldeko 18:00etan, udaleko Areto Nagusian. Guztira 60 eskaerek bete dituzte ezarritako baldintzak. Horiei, ausaz, zenbaki bana esleitu zaie, 1etik 60ra.

21 zuzkidura bizitoki izango dira zozketan: bi gelako apartamentu bat eta gainontzekoak gela bakarrekoak.

Esleipenerako oinarrietan esleipenerako bi kupo bereizi baziren ere, mugikortasun urri iraunkorreko eskatzaileena eta kupo orokorra, mugikortasun urri iraunkorreko kupoa ez denez osatu, apartamentu egokitua kupo orokorra osatzen duten 60 eskatzaileen artean zozketatuko da.

Halaber, adierazi behar da onartuak izan diren eskatzaileen artean 3 kideko bizikidetza unitate bat eta 2 kideko bost bizikidetza unitate daudela eta, gainontzekoak, kide bakarraz osatutako bizikidetza unitateak direla.

Lehenengo 21 eskatzaileen zenbakiek esleipendunen zerrenda osatuko dute eta gainontzekoek ordena jarraituaz itxaron zerrenda osatuko dute.

Zozketa ondoren esleipendunekin harremanetan jarriko da udala zozketa egin osteko egunetan esleitutako apartamentua erakutsi eta esleipena formalizatzeko. Ondoren kontratuak sinatuko dira. Informazio guztia web orrian ipiniko da eta esleipendunei pertsonalki jakinaraziko zaizkie apartamentuak ikusteko eta kontratuak sinatzeko datak.


 

Etxebizitza hauek esleitzeko baldintza nagusiak

1. Adinari dagokionean, hemezortzi urte beteak izatea eta hogeita hamabost urte baino gehiago ez izatea eskaera aurkezteko urtearen amaiaren (abenduak 31).

2. Tolosako udalerriarekin eduki beharreko loturari dagokionez, jarraian aipatzendiren baldintzetako bat bete beharko da, gutxienez: Tolosa ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatuta izatea, gutxienez
urtebete, oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita; Tolosan 10 urtez erroldatuta bizi izana; Tolosarekin lan lotura izatea, gutxienez 5 urte, oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita.

3. Baldintza ekonomikoei dago-kienean, urteko, 3.000-25.000 arteko diru-sarrera haztatuen baremoa ezartzen da. 2016 ekitaldiko diru sarrerak. (2016 errenta aitorpena).

4. Beste etxebizitzarik ez izatea.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA