Hilabetez luzatuko da Arrillaga plazako garajea emakidan eskatzeko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/25 | Etxebizitza
  • Herritar batek hainbat puntu berraztertzeko eta aldatzeko helegitea jarri zuen; onartu egin da eta, ondorioz, hilabetez zabalduko da izena emateko aukera.

  • Eskaerak egiteko azken eguna apirilaren 25a izango da.

 

Urtarrilaren amaieran abiatu zuen Tolosako Udalak Arrillaga plazako (Arramele auzoan, Voith-Gorostidiko 2. lurzatian) jabari publikoko eta udal titulartasuneko aparkaleku-plazak hamar urterako emakidan emateko prozedura.

Hilabeteko epea zabaldu zen eskaerak egiteko; bada, tarte horretan, herritar batek idatzia aurkeztu zuen, baldintza-agiriaren hainbat puntu berraztertu eta aldatzeko eskatuz. Birjarpen errekurtso izaera eman zaio eta, dagokion azterketa juridikoa egin ondoren, eskaeretako bat onartu egin da.

Hain zuzen, baldintza pleguaren II. kapituluan, eskatzaileen baldintzak ataleko 4. artikuluan, eskatzen da Tolosako udalerrian beste garajerik ez izatea, ez jabetzan, ez emakida, azalera eta gozamenean. Salbuespen gisa, zehaztu zen eskatzailea bizi den etxebizitzari atxikitako garaje baten jabe izan zitekeela (etxebizitzaren erregistro-finka bera). Etxebizitzari atxikitako garajea eta erregistro finka bera izatea baldintza diskriminatzailea izan daitekeela ebatzi da, babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuko jabeen aldeko baldintza delako, eta auzo berean etxebizitza libreak erosi zituztenen kontrakoa, hauek garajea libreki erosi zutenez, beste finka erregistral bat bezala erregistratuta dituztelako garajeak.

Horrenbestez, eskatzailearen etxebizitzan bizi diren guztien artean, gehienez ere, garaje bat izan ahalko dute Tolosako udalerrian. Salbuespena izango dira udal-aparkaleku publiko baten titularrak direnak. Eskatzaileak edo bizi den etxebizitzako beste okupatzaileren batek beste garaje bat badu, garaje horren titulartasuna aitortu eta egiaztatu beharko du, Jabetza Erregistroaren ohar soila edo eskritura publikoa aurkeztuz.

Aldaketa horren ondorioz, eta baldintza plegua aldatu egin denez, eskaerak egiteko epea hilabetez luzatuko da. Gaur argitaratu da zuzenketa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hortaz, bihartik aurrera hasiko da kontatzen. Eskaerak egiteko azken eguna, beraz, apirilaren 25a izango da. Behin epe hori igarota, aurrez definitutako esleipen-prozedura jarraituko du.

Hori dela eta, luzatu egingo da gaur egun garajearen erabilera egiten dutenek erabilera hori egiten jarraitzeko epea: apirilaren 17a izango da giltzak entregatzeko eta ibilgailuak bertatik ateratzeko azken eguna.

Hemen egin eskaera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA