Zozketatu dira Euskal Herria plazako gazteentzako 19 etxebizitzak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/23 | Etxebizitza
  • Atzo, ekainak 22, egin zen zozketa Leidor aretoan, eta eskatzaileak gerturatu ziren zozketa zuzenean ikustera.

  • Guztira 19 etxebizitza zozketatu dira 107 eskatzaileen artean.

 

Tolosarrei etxebizitza alorrean aukera berriak eskaintzeko udalak aurten martxan jarriko dituen laguntza, kanpaina eta deialdien artean lehena izan da Euskal Herri plazako gazteentzako bizitokiena. Apirilean ipini zen deialdia martxan 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, eta guztira 107 eskatzaile egon dira.

Eskaera guztiak jaso ostean, atzo egin zen zozketa Leidor aretoan, eta hainbat eskatzaile gerturatu ziren zozketa zuzenean ikustera. Guztira 19 etxebizitza zozketatu ziren 107 eskatzaileen artean. Bakoitzari ausazko zenbaki bat egokitu zitzaion zozketarako eta zenbakiak atera ziren hurrenkeran osatu da esleipendunen zerrenda. Gainerakoekin itxaron zerrenda osatu da.

Zozketan udal idazkaria, idazkaritza orokor, kontratazio eta ondare azpisaileko zinegotzi delegatua, etxebizitza teknikaria eta idazkaritza eta etxebizitzako administrariak egon ziren, eta zozketa ikustera bertaratu zen herritar batek atera zituen zenbakiak.

Esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda udalaren iragarki taulan daude ikusgai, eta etxebizitzaren esleipendun bakoitzari jakinarazpen pertsonala egingo zaio.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA