Aholku saio praktikoak Ahobizientzat eta Belarriprestentzat Tolosan azaroak 10 eta 13an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/08 | Euskara eta Hezkuntza
  • Honakoak dira Tolosan programatu diren hurrengo hitzorduak: azaroak 10, larunbata. 11:00etan Kultur Etxean, eta azaroak 13, asteartea. 19:00etan Aitzol Udal Euskaltegian.
  • Saioetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa izango Euskaraldian izena emanda izatea, baina bai saioetarako plaza erreserbatzea.

Euskaraldia geroz eta gertuago dugu eta hamaika egunetan Ahobizi eta Belarriprest izango direnei begira aholku saioak prestatu dira Tolosan, zein eskualdeko gainerako herrietan. Aholku saio arinak dira, ordu eta erdikoak, eta erabat praktikoak izango dira. Saioetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa izango Euskaraldian izena emanda izatea, eta 11 egun horiei begira izan ditzakegun zalantzak identifikatu eta erantzuteko aproposak izango dira.

UEMAko kide diren herrietan mankomunitateko teknikariek emango dituzte saioak; ez direnen kasuan, Galtzaundiko teknikariek eskainiko dituzte saioak. Honakoak dira Tolosan programatu diren hurrengo hitzorduak:

  • Azaroak 10, larunbata. 11:00etan Kultur Etxean.

  • Azaroak 13, asteartea. 19:00etan Aitzol Udal Euskaltegian.

Tolosaren kasuan, derrigorrezkoa izango da saioetan izena ematea honako kanalen bitartez: euskaraldia@galtzaundi.eus -era idatzita edota 943 655 004 eta 688 738 418 telefono zenbakien bitartez.

Informazio gehiagorako: www.tolosaldea.euskaraldia.eus.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA