Aurrerantzean arrainen izenak euskaraz irakurriko dira Tolosaldeko arrandegietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/10/28 | Euskara eta Hezkuntza
  • Tolosaldeko arrandegi guztiek hartuko dute parte Galtzaundi Euskara Taldeak sustatutako “Gurea bai freskoa!” kanpainan.
  • Azaroaren 5etik 23ra opari-txartelak zozketatuko dira arrandegietako bezeroen artean.

 

Euskararen erabilera areagotzea helburu, arrandegiak protagonista dituen “Gurea bai freskoa!” kanpaina jarri du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak, eskualdeko udalen -tartean, Tolosakoaren-, merkatari elkarteen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Amasa-Villabonako, Anoetako, Ibarrako, Tolosako eta Zizurkilgo arrandegi guztiek parte hartuko dute kanpainan.

Euskararen erabilera indartzeko, arrandegietako idatzietan euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartzeaz gain, ahozkotasunean ere eragingo dute arrandegiek. Eguneroko erosketak euskaraz egin ahal izateak, euskara saltokietako idatzietan ikusteak, balioan jartzen du gure hizkuntza. Horrenbestez, ohiko arrainen hiztegia osatu da eta etiketak euskarazko izenekin sortu dira. Arrandegiek egindako aldaketa horiek bistaratzeko, azaroaren 5etik 23ra “Gurea bai freskoa!” kanpaina jarriko da martxan. Data horietan 25 euroko bi opari-txartel zozketatuko ditu arrandegi bakoitzak.

Kanpainaren bitartez eskariak eta erosketak euskaraz egitera gonbidatu nahi dira herritarrak. Gaurtik aurrera, ohiko arrainen izenak dituzten etiketak ikusi ahalko dira saltokietan eta bezeroei ere arraien izenak euskaraz jasotzen dituen esku-orria banatuko zaie.

Hauek dira kanpainan parte hartuko duten arrandegiak:

- Amasa-Villabona: Sagastume.

- Anoeta: Anoeta.

- Ibarra: Bikoitz.

- Tolosa: Belen, San Sebastian, Kaia eta Sanz.

- Zizurkil: Zubeldia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA