Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Tolosako udalak, UEMArekin elkarlanean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/11 | Euskara eta Hezkuntza

Tolosako udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, 2017ko errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Iaz bezala, eta gaur egun herritarren gehiengo handi batek autolikidazio proposamena jasotzen duela kontuan hartuta, berariaz horri eman zaio aurten ere garrantzia.

Ohi bezala, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta oso modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik.

Urtez urte, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiteko hautua egiten duten herritarrak. Euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren pausu bat gehiago da errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Kanpaina honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da.

Hona hemen kanpainako data nagusiak:

  • Errenta autolikidazio proposamenak 2018/04/16tik 2018/06/30era bitartean onartu ahal izango dira.

  • Gainerako errenta modalitateetan (mekanizatua eta Internet) eta aberastasunaren epea 2018/04/23an hasi eta 2018/06/30ean amaituko da.

  • Errenta aitorpen mekanizaturako hitzorduak 2018/04/20tik 2018/06/09ra bitartean eskatu ahal izango dira. Autolikidazio proposamena onartu nahi ez dutenek 2018/04/26ra arte itxaron beharko dute hitzordua eskatzeko.

Hiru dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:

  • Proposamena: 2018/04/10etik 2018/04/24ra bitartean, 200.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %86,4 onartu ziren.

  • Mekanizatua: telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiten lagunduko dizugu gure bulegoetan.

  • Internet: gure laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, 500tik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez.

Informazio gehiago: www.gipuzkoa.eus/ogasuna atalean.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA