Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Tolosako Udalak, UEMArekin elkarlanean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/15 | Euskara eta Hezkuntza

Tolosako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, 2016ko errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Dena dela, herritarren gehiengo handi batek autolikidazio proposamena jasotzen du gaur egun, eta horri eman zaio garrantzia.

Ohi bezala, aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta oso modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz egiteko ez dago inolako zailtasunik.

Urtez urte, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiteko hautua egiten duten herritarrak. Euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat da errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Kanpaina honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA