Euskaraldiko 'Ahobizi' eta 'belarriprest' txapak Galtzaundi Euskara Elkartearen bulegoan eskuragarri

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/22 | Euskara eta Hezkuntza

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia 11 egun euskaraz egitasmoa, eta ekimenean parte hartuko duten herritarrek jaso dezakete jada beraien ahobizi edo belarriprest txapa. Horretarako beharrezkoa da Euskaraldian izena ematea www.euskaraldia.eus en. Txapak Galtzaundiren bulegoan eskura daitezke, Nafarroa etorbideko 6. zenbakian, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00/16:00-18:00. Edozein zalantza argitzeko Galtzaundiren bulegora bertaratu, galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi edota 943 655 004 edo 688 738 418 telefonoen bitartez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA