Euskararen Aholku Kontseiluaren osoko bilkura, asteazkenean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/12/09 | Euskara eta Hezkuntza
  • 18:00etan izango da hitzordua, udaletxeko pleno aretoan, eta herritar orori irekia izango da.


Euskararen Aholku Kontseiluaren bilera irekia izango da, asteazkenean, abenduaren 11n. Ekainean bere erregelamendua aldatu zuen udalak, eta urtean bi osoko bilkura egitera igaro da. Asteazkenekoa urteko bigarren bilera izango da. 

Ordubete inguruko bilera aurreikusten da, eta herritarrentzat irekia izango da. 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Hauxe da gai-zerrenda:

  1. Hizkuntza-politikako plan estrategiko berria (2025-2034) aurkeztea.

  2. 2024ko mugarri nagusien berri-emate laburra.

  3. 2025eko mugarri nagusien berri-emate laburra.

  4. Galderak eta eskaerak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA