Tolosako Hezkuntza Mahaia abiarazteko bilera, maiatzaren 30ean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/23 | Euskara eta Hezkuntza
  • Hezkuntza formaleko eta ez formaleko herriko eragileei zuzenduriko bilera izango da eta EMUN aholkularitza enpresaren gidaritzapean, Hezkuntza Mahaia eratzeko aurretiko saioetan hitz egindakoak errepasatu eta lanean hasteko kronograma  bat diseinatuko da.
  • Bilera arratsaldeko 17:30ean egingo da Kultur Etxean.

 

Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027 dokumentu estrategikoak, herri hezitzaile eta ireki bat sustatzeko ildo estrategikoarekin batera, Hezkuntza Mahai bat martxan jartzeko proposamena jasotzen du, eragileen artean koordinazioa sustatzeko, hezkuntzako erronkei erantzuteko eta baliabideen osagarritasuna lortzeko ere.

Hori horrela, 2022ko urrian zein azaroan saio ireki bana egin zuen Tolosako Udalak, Emun Aholkularitza enpresaren gidaritzapean, Hezkuntza Mahaia sortu eta martxan jartzeko. Orain, saio eta lanketa horiei jarraipena eman eta Tolosako Hezkuntza Mahaia abiarazte aldera, beste saio ireki bat deitu du Udalak datorren maiatzaren 30ean.

Bilera Kultur Etxean egingo da arratsaldeko 17:30ean eta hezkuntza formaleko eta ez formaleko herriko eragileei zuzenduta egongo da. Saio horretan, aurretikoetan lehenetsitako erronkak errepasatu eta 2023an landuko direnak zehaztuko dira. Ondoren, kronograma bat diseinatu eta talde txikiak sortuko dira lanean hasteko. Halaber, Hezkuntza Mahaiaren funtzionamendua ere landuko da, beste behin, Emun Aholkularitza enpresaren gidaritzapean.

Hezkuntza Mahaiaren helburu nagusia da hezkuntza arloaren herri ikuspegia indartu, eragileen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetu eta bisio partekatu bat eraikitzeko gunea sortzea, Udala herrira zabaltzeko eta hezkuntza komunitatea kohesionatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA