Tolosako Hezkuntza Mahaia eraiki eta martxan jartzeko lehen saio irekia urriaren 26an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/24 | Euskara eta Hezkuntza
  • Guztira bi saio egingo dira eta lehena asteazkenean izango da, arratsaldeko 17:30etik 20:00etara Kultur Etxean.
  • Hezkuntza Mahaia eraikitzearen helburu nagusia da hezkuntza arloaren herri ikuspegia indartu, eragileen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetu eta bisio partekatu bat eraikitzeko gunea sortzea, Udala herrira zabaltzeko eta hezkuntza komunitatea kohesionatzeko.

 

 

Hezkuntza gure etorkizuneko giltzarri nagusietako bat izanik, Tolosako Udalak garrantzia berezia eskaini dio beti arlo horri. Ildo horretan, Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027 dokumentu estrategikoan, herri hezitzaile eta ireki bat sustatzeko ildo estrategikoarekin batera, Hezkuntza Mahai bat martxan jartzeko proposamena jaso zuen, eragileen artean koordinazioa sustatzeko, hezkuntzako erronkei erantzuteko eta baliabideen osagarritasuna lortzeko ere.

Azken urteotan, hori lortze aldera urrats ugari eman ditu, horien artean nagusiena, Tolosatzen Eskola Irekia proiektua martxan jartzea, bereziki, sendotze komunitarioa bultzatze aldera. Proiektu horren bitartez, hezkuntza komunitatearen beraren diagnostikoa ere egin zuen Udalak.

Horrela, orain, 2017-2027 Plangintza Partekatuan zein Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan hezkuntza alorraren inguruan egindako lanketari jarraipena emanez, Tolosako Hezkuntza Mahaia eraikitzeko eta martxan jartzeko parte-hartze prozesua jarri du martxan, Emun Aholkularitza enpresaren gidaritzapean. Prozesu horren baitan, bi saio ireki egingo dira eta lehena datorren asteazkenean, urriak 26, egingo da, arratsaldeko 17:30etik 20:00etara, Kultur Etxean. Bigarrena, azaroan egitea aurreikusi du Udalak.

Hezkuntza Mahaiaren helburu nagusia da hezkuntza arloaren herri ikuspegia indartu, eragileen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetu eta bisio partekatu bat eraikitzeko gunea sortzea, Udala herrira zabaltzeko eta hezkuntza komunitatea kohesionatzeko.

Horrela, datorren asteazkeneko saio irekian parte-hartze prozesuaren aurkezpena egingo zaie parte-hartzaileei, betiere, dinamika bidez eta, horrez gain, Hezkuntza Mahaiaren oinarriak, ezaugarriak eta, oro har, ekintza plana zein izango diren (onurak, zailtasunak, helburuak, funtzioak...) azalduko zaie.

Era berean, erronkak identifikatu, eta saioaren balorazioa ere egingo dute amaieran.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA