'Tolosaldean euskarak 365 egun!!' ekimeneko 'T' hizkia irudikatzeko hitzordua igandean 11:30etan Plaza Zaharrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/30 | Euskara eta Hezkuntza

Jakingo duzunez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu abenduaren 3an, datorren igandean, hain zuzen ere.

Aurtengoa berezia izango da. Tolosaldea osatzen dugun herri guztiek bat egin dugu gure hizkuntzaren eguna ospatzeko ekimen bateratu batekin. Euskalgintzako eragileak, herritarrak eta Udalak eskutik, herri guztien artean esaldi hau osatuko dugu: “Tolosaldean euskarak 365 egun!!”

Horretarako, Tolosaldeko herri bakoitzak esaldiaren letra bat irudikatuko du herriko plazaren batean, ondoren argazkia ateratzeko. Herri bakoitzeko argazkiak bateratuta, "Tolosaldean euskarak 365 egun!! leloa osatuko du Tolosaldeak.

Tolosaren kasuan, 'T' letra irudikatuko dugu Plaza Zaharrean, igandean, 12:00etan. Euskararen aldeko keinua adieraziko duen argazkian zu ere egotea gustatuko litzaiguke.

Argazkia atera aurretik, Tolosaldeko 28 herrietan adostutako adierazpena irakurriko da.

Beraz, igandean 11:30ak aldera Plaza Zaharrean agertzeko gonbita luzatzen diegu herritarrei.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA