Udal Euskaltegian irakasleen lan-poltsa sortzeko lehiaketa ireki du Tolosako udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/15 | Giza baliabideak

Oinarri hauen helburua da lan-poltsa bat sortzea oposizio-lehiaketa bidez, Euskaltegiko irakasleen ordezkapenak egiteko. Lanpostuak ezaugarri hauek ditu:

  • Titulazioa: Unibertsitateko diplomatura, lizentzia, gradua edo horien baliokidea.
  • Taldea: A2.
  • Hizkuntza-eskakizuna: HAEEko 4. HE, derrigorrezkoa.

Eguneko lanaldia izango da Tolosako Udalak ezartzen duena, beti ere zerbitzuaren izaera eta beharrizan espezifikoak kontuan izanda.

Oinarriak eta eskaera egiteko orriak atxikita dituzue albiste honetan, eta Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan ere badaude interesatuen eskura.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA