Errenta teknikaria eta zerbitzu ekonomikoetan arituko den Administrazio Orokorreko teknikari bat behin-behineko izaeraz hautatzeko deialdia egin du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/06/07 | Giza baliabideak
  • Bi postuetarako eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 19an bukatuko da.

Tolosako Udalak Errenta teknikaria eta zerbitzu ekonomikoetan arituko den Administrazio Orokorreko teknikari bat behin-behineko izaeraz hautatzeko deialdia zabaldu du. Bi postuetarako eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 19an bukatuko da.

Oinarriak eta eskaera egiteko orriak, Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Plaza Zaharrako 6 A zenbakian, edota Udaleko www.tolosa.eus web orrian.

Esteka: udala.tolosa.eus/eu/udal-administrazioa/lan-eskaintza

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA