‘Bizilagunak’ egitasmoak maiatzaren 10ean elkartuko ditu mahaiaren bueltan hemen jaiotako familiak eta hona bizitzera etorritakoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/04/22 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Tolosaldeko bikote, familia eta lagun-kuadrilleapirilaren amaierara arte eman dezakete izena, tolosaldea@sosracismo.eu helbidera idatzita edo egitasmoaren webguneko formularioa beteta.

  • Etxeez gain, ekimena parkeetara eta elkarte gastronomikoetara ere ireki da, parte-hartzea malguagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.

 

Bizilagunak egitasmoaren bidez, mahaiaren bueltan elkartu nahi dituzte hemen jaiotako familiak eta kanpotik hona bizitzera etorritakoak maiatzaren 10ean, Etxean edo parkean, ezagutzea elikatzen! lelopean. Gipuzkoa osoan egiten da egitasmoa urtero, kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa indartzeko helburuarekin.

Egitasmoaren aurkezpen-prentsaurrekoa gaur, asteazkena, egin da, apirilaren 22an, Tolosako Bidaiarien Txokoan. Bertan izan dira, parte hartzaileekin bat eginez, Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea; Amaia Iturri, Tolosaldea Garatzeneko ordezkaria; Cristina Fernandez, SOS Arrazakeriakoa; Irati Azpiroz, Jatorkingoa; eta Ndene Diop, Boolo Senegal elkartekoa.

Egitasmo honen helburu nagusia da eskualdeko familia edo lagun-talde bat eta kanpotik hona bizitzera etorritako beste familia edo lagun-talde bat elkartzea bazkaltzeko, dinamizatzaile baten laguntzaz. Otordua elkarrekin egiteaz harago, ordea, elkar ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko ariketa izango dute parte hartzaileek, beste kultura batzuetara hurbiltzeko aukera izateaz gain. Parte hartzeko espazioak zabaltzen jarraitu ahal izateko, etxeez gain, ekimena parkeetara eta elkarte gastronomikoetara ere ireki da, parte-hartzea askotarikoagoa, malguagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.

SOS Arrazakeriako antolatzaileen arabera, «Tolosaldeko aniztasunari balioa emateko balioko dute bazkariok, jatorri askotako jendea bizi baita eskualdean, eta, denen integrazioa sustatzeko, beharrezkoa da aniztasun horri balioa ematea. Bizilagunak egitasmoak interakzio positiboak sustatzeko balio du, lehen urratsa egiten laguntzeko xedea du. Edizio honetako leloak jasotzen duen bezala, harremanak elikatzea bilatuko dugu, bazkari baten inguruan hasi eta denboran zehar jarraitzeko bokazioa dutenak».

Tolosaldean ez ezik, Bizilagunak egitasmoa Gipuzkoako beste eskualde batzuetan ere egingo dute, hala nola Donostialdean, Buruntzaldean, Oarsoaldean, Bidasoan, Debagoienean eta Urola Garaian.

Parte hartzaileek hillabete amaiera bitarte eman dezakete izena, dinamizatzaile zein familia gisa. Interesdunek mezu bat bidali dezakete
tolosaldea@sosracismo.eu  helbidera, edo egitasmoaren webguneko formularioa bete.

Fitxategiak: 
PDF icon Bizilagunak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA