Alondegia plaza izendatu dute aurten kerik gabeko gune, Tabakorik Gabeko Nazioarteko egunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/31 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Tabakorik Gabeko Mundu Mailako eguna da gaur, eta osasunaren eta ingurumenaren aldeko apustua egiten jarraituz, Tolosako ikastetxeek sentsibilizazio ekintzak egin dituzte.

 

Tabakorik gabeko mundu mailako egunaren harira, maiatzak 31, Tolosako Alondegia plaza izendatu dute aurten kerik gabeko gune, “Tolosaldea kerik eta zigarrokinik gabe” proiektuaren baitan. Proiektua nerabeen prebentzio komunitario mahaian parte hartzen duten hainbat erakunderen elkarlanetik sortu zen orain bederatzi urte: Tolosako Udala, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea, Tolosaldeako ESI, eta Tolosaldea-Goierriko Osasun Saileko kideen elkarlanetik, zehazki.

Aurreko urtean, Osasun Sailak sustatutako “Kerik Gabeko Guneak” ekimenari jararituz, Lizardi plaza izendatu zen tabakorik gabeko gune Tolosan, eta aurten, berriz, Alondegia. Ondorioz, eremu hori kerik gabeko gune izatea sustatuko da aurrerantzean.

Aldi berean, Tabakorik Gabeko Nazioarteko egunarekin bat eginez, azken astean sentsibilizazio eta informazio saioak egin dira tabakoaren inguruan udalerriko ikastetxeetan, eta gaur goizean Orixe eta Laskorain ikastetxeetako DBHko ikasleek ekintza kolaboratiboa egin dute Alondegian: mural bat margotu dute Arantxa Orbegozo “Txitxi”-ren gidaritzapean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA