Astelehenik aurrera, Gizarte Zerbitzuek aurrez-aurreko arreta eskainiko dute

Tolosako Udala
2020/05/29 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Ekainaren 1etik aurrera, Gizarte Zerbitzuen saila herritarrak aurrez-aurre artatzen hasiko da, aurretiazko zita bidez, arreta telematikoa lehenetsiko bada ere posible den kasu guztietan.
  • Hitzorduak eskatzeko 943 69 74 60 telefono zenbakira edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera idatzi beharko da,

 

Datorren astelehenean, ekainak 1, Gizarte Zerbitzuen sailak herritarrak aurrez-aurre artatzeari  ekingo dio. Halere, arreta telematikoa lehenetsiko da, hasiera batean, eta saileko profesionalek erabakiko dute esku-hartzea presentziala edota telematikoa izango den.

Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko edota hitzorduak eskatzeko 943 69 74 60 telefono zenbakira deitu beharko da edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera idatzi.

Ate nagusia itxita egongo da eta hitzordua duten herritarrak soilik sartu ahal izango dira eraikinera.

Herritarrak modu seguruan eta egoerak eskatutako prebentzio neurri guztiekin artatzeko, manparak ezarri dira, distantziak mantentzeko seinaleztapena ere bai eta babeserako materiala ere banatu da langileen artean, hitzordu bakoitzeko lan eremuak desinfektatzeko, besteak beste.

Sarrera-gunean ere gel hidroalkoholikoak jarriko dira,  herritarrak bere hitzordura sartu aurretik eskuak garbitzeko. Barrura sartu ahal izateko, norberak bere maskarila jarrita ekarri beharko du eta beharrezkoa izango da baita ere, bi metroko distantzia mantentzea.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA