Gizarte Zerbitzuen 'Oporraldi baterako egonaldiak' ekimenean eskaerak aurkezteko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/15 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Udako egonaldiak eskatzeko epea ekainaren 25 artekoa izango da; abendukoena, urriaren 31 artekoa; eta 2019ko urtarrilekoena, azaroaren 25a artekoa.
  • Informazioa gehiagorako Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus-era idatzi.

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak kudeatzen duen 'Oporraldi baterako egonaldiak' ekimenak zabalik du eskaerak aurkezteko epea. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua da eta egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendeko pertsonei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean.

2018ko eskabideak aurkezteko epeak honakoak dira:

- Udako egonaldiak:

  • Abuzturako egonaldiak eskatzeko epea, ekainaren 18a arte.

  • Irailerako egonaldiak egonaldiak eskatzeko epea, ekainaren 25a arte.

- Abendurako egonaldiak eskatzeko epea, urriaren 31a artekoa izango da.

- 2019ko urtarrilerako egonaldiak eskatzeko epea, berriz, azaroaren 25a artekoa.

Informazioa gehiagorako Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus-era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA