Goyeneche Fundazioaren Garagunea bisitatu dute udal ordezkariek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/20 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Olatz Peon Ormazabal alkatea, Patxi Amantegi alkateordea, Christian Fernandez zinegotzia eta Gizarte Zerbitzuetako hainbat teknikari izan dira Ibarrako egoitzan.
  • Bisitaren aitzakian, Tolosako Udalak diruz lagundu duen furgoneta erakutsi diete ere erabiltzaileek. Ibilgailu honi esker gauzatzen dituzten jarduera ezberdinetara kide guztiak bertaratzea bermatzen da, mugikortasuna erratuz.
  • Olatz Peon Ormazabal, alkatea: “bertako kideak komunitatean daude integratuak guztiz, herritar, erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlanean egunero hainbat eta hainbat ekintza burutuz, gizartearekin kontaktu zuzena izanez. Inklusibitate aberatsa, anitza”.

Goyeneche Fundazioak Ibarrako Euskal Herria kalean kokatua duen Garagunea bisitatu dute Tolosako udal ordezkariek. Olatz Peon Ormazabal alkatea, Patxi Amantegi alkateordea, Christian Fernandez zinegotzia eta Gizarte Zerbitzuetako hainbat teknikari izan dira bertan.

Eguneko Arreta eskaintzen du zentroak, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 16:30ak bitarte. 14 kide daude bertan, koordinatzailea eta bi begiralerekin. Egoitza bisitatu eta beren egunerokoaren berri eman diete udal ordezkariei. Bisitaren aitzakian, Tolosako Udalak diruz lagundu duen furgoneta erakutsi diete ere erabiltzaileek. Ibilgailu honi esker gauzatzen dituzten jarduera ezberdinetara kide guztiak bertaratzea bermatzen da, mugikortasuna erratuz. Mugi Tolosan, informatika tailerretan, Iurramendi egoitzako jardueretan, Ibarra Martxanen... hartzen dute parte.

Olatz Peon Ormazabal, alkatea: “bertako kideak komunitatean daude integratuak guztiz, herritar, erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlanean egunero hainbat eta hainbat ekintza burutuz, gizartearekin kontaktu zuzena izanez. Inklusibitate aberatsa, anitza”.

Fundación Goyeneche de San Sebastián (FGSS) 1950. urtean sortutako erakunde ongile, pribatu eta irabazi asmorik gabekoa da. Bere helburua arreta okupazionalaren bitartez adimen urritasuna duten pertsona helduei zerbitzuak eskaintzea da. FGSSn 60 profesional baino gehiagok egiten dute lan Gipuzkoan zehar dituen 15 kokalekutan, tartean Ibarran. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Departamentuarekin itundua dago.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA