HARIAK Estrategiaren aurkezpena

Tolosako Udala
2022/06/06 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Helburua herritarrei ekimena ezagutzera ematea eta Hariak sarera bat egitera animatzea da

Hariak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik nahi gabeko bakardadeak prebenitu eta hauei ekiteko helburuz martxan jarritako estrategiaren izena da.

Estrategia hau Etorkizuna Eraikiz ekimena eta Agenda Gipizkoa 2020>2030ren barnean sartzen da, modu partekatuan etorkizuneko politika publikoak eraiki eta Gipuzkoa zaintzen eta gizarte politiken abangoardian kokatzea bilatzen dutenak.

10 bankuk estrategiari atxikitzeko dekalogoa jasoko dute eta jardunaldi teknikoaren aurretik belaunaldien arteko tailerrak egiteko oinarri izango dira.Horregatik, Tolosan prestatu dugun ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Saioa EKAINAREN 7an egingo da (asteartea):

  • EUSKAL HERRIA PLAZA, 16:30: HARIAK dekalogoaren inguruan Hiloramarekin egingo diren belaunaldien arteko elkarrizketa eta jardueretan parte ahal izango dugu parkean bertan kokatuko diren 10 bankuetan.
  • EUSKAL HERRIA PLAZA, 18:00: bankuetatik gertu, horretarako prestatutako gune batean, musikari batek bakardadea simulatzeko hainbat pieza interpretatuko ditu arpan, ondoren Udaletxean egingo den ekitaldiaren atari gisa.
  • TOPIC MUSEOA, 19:00: ekitaldi bat egingo da HARIAK Estrategia zer den ezagutzeko eta adin guztietako pertsonen nahi gabeko bakardadeei erantzuna emango dien bizikidetza-hariak ehuntzen jarraitu ahal izateko.

Beti bezala, oso beharrezkotzat jotzen dugu gaien interesa duten herritarrek parter hartzea. Horregatik, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Jarduera honetan parte hartu nahi dutenek beren izena eman dezakete ekitaldiak@adinberri.eus helbidean edo hariak.adinberri.eus.

Animatu eta zatoz!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA