Haur sahararren harrera-familia izatearen inguruko informazio-puntua, martxoaren 16an, Tolosako Kultur Etxean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/13 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Informazio puntua ezarriko da datorren ostiralean, martxoak 16, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara Tolosako Kultur Etxean. Haratago, Tolosaldeko udaletako Gizarte Zerbitzuen sailera jo daiteke, tolosaldeasahararekin@gmail.com -era idatzi edota Ana (645 710 789) edo Eliri (696 014 786) deitu.

  • 'Oporrak Bakean: 130' programaren baitan, gutxieneko 15 harrera-familia lortzearen helburua ezarri dute eskualdeko udalek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak.

 

 

 

Tolosaldeko udaletako ordezkariek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak bat egin dute, beste behin, Oporrak Bakean 2018ko programa Tolosaldean martxan jartzeko. Aurten, 'Oporrak Bakean: 130' lelopean. Euskadin 130 harrera familia lortzea da helburua, Tolosaldean, 15. Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabalek xehetu zuenez, une honetan 5 harrera familia daude, “hortaz oraindik laguntza behar dugu. Tolosaldeako udaletxeetako ordezkariok eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak dei egiten dugu, gutxieneko 15 harrera-familia lortzearen helburua betetzen lagundu diezaguten herritarrek”.

Hori horrela, eta herritarrei informazioa helarazteko helburuarekin, informazio puntua ezarriko da datorren ostiralean, martxoak 16, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara Tolosako Kultur Etxean.

Informazio puntutik haratago, Tolosaldeko udaletako Gizarte Zerbitzuen sailera jo daiteke, Tolosaldea Sahararekin elkartearekin tolosaldeasahararekin@gmail.com edota Ana (645 710 789) edo Elirekin (696 014 786) jar daiteke harremanetan interesa duen oro.

Tolosako udaleko gizarte zerbitzuak: 943 69 74 60 / gizartezerbitzuak@tolosa.eus.

Familia bakoitzaren egoerara eta aukeretara egokitzen da programa, malgutasunez eta udaletxeek haurren bidaiako gastuei aurre egiten diete.

 

365 egun elkartasunean, 60 elkarrekin

10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak bidaiatuko dute Tolosaldera, ekainetik abuztura bitartean. Facebooken, Oporrak Bakean kontuan, martxan den kanpainan jaurti diren esaldietako batean argi adierazten da: “365 egun elkartasunean, 60 elkarrekin”. Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak agerraldian adierazi zuen eran, oinarrizko beharrei aurre egiteko kanpo laguntza “behar-beharrezkoa” dute.

Saharar errefuxiatu kanpamentuetan jaio eta haztera behartuak izan diren haurrak dira, orain dela 42 urte euren lurraldetik, Mendebaldeko Saharatik, bota baitzituzten. Hain zuzen ere, Tolosan, otsaileko Osoko Bilkuran, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarri egin zeneko 42. urteurrenean, jasaten duten egoera gaitzetsi eta beren eskubideak errespetatzea eskatzen duen mozioa izan zuen hizpide udalbatzak.

Fitxategiak: 
PDF icon kartela.pdfPDF icon Diptikoa.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA