Menpekotasun prestazioa jasotzen duten ahaide-zaintzaileentzat formakuntza Tolosan iraila eta urrian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/03 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Formazioak hilabeteko iraupena izango du, 2 orduko 8 saio (astean bi egunez) eta euskaraz eta gazteleraz eskainiko da, Kultur Etxean.
  • Interesa duenak Matiara deitu behar du izena emateko 683 64 73 94 (9:00-15:00) edo prestakuntza-matia@gipuzkoa.eus -era idatzi.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen Autonomia Sustatzeko Prestazio Ekonomikoak arautzen dituen foru dekretu berriak, FIZPEko (PECE gazteleraz) zaintzaileek, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eman ahal izateko, oinarrizko prestakuntza jasotzeko eskubidea eta aldi berean betebeharra dutela dio.

Hori horrela, FIZFEk Udalarekin elkarlanean, familia inguruan zaintzeko prestazio ekonomikoari dagokion ikastaroa antolatu du Tolosan. Formazioak hilabeteko iraupena izango du, 2 orduko 8 saio (astean bi egunez) eta euskaraz eta gazteleraz eskainiko da. Iraila eta urrirako antolatu da:

  • Irailean, astelehenak eta asteazkenak, 10:00etatik 12:00etara, Kultur Etxeko 1-2-3 geletan.
  • Urrian, astearteak eta ostegunak, 11:00etatik 13:00era Kultur Etxeko 1-2-3 geletan.

Interesa duenak Matiara deitu behar du izena emateko 683 64 73 94 (9:00-15:00) edo prestakuntza-matia@gipuzkoa.eus -era idatzi. Edozein zalantzaren aurrean, Tolosako Gizarte Zerbitzuetara ere jo daiteke: bulegoan astelehenetik ostiralera, ostegunak izan ezik, 10:00etatik 13:00etara, 943 697 460ra deituta edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus -era idatzita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA