Migrazio sailak zurrumurruen aurkako formazioa eskainiko du bosgarrenez eskualdean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/18 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailak, “Zurrumurruen  Aurkako formazioa” eskainiko die 5. urtez eskualdeko Udal, ikastetxe, eragile eta nahi duten pertsona guztiei. 2013an Villabonan hasi eta urtez urte modu ezberdinetan eskaini diren zurrumurruei aurre egiteko hainbat saioetan 100 pertsonatik gora parte hartu izan dute.

Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkate eta Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak, eta Kristina Morales, Tolosaldeko Migrazio eta Aniztasun teknikariak aurkeztu du programa prentsa agerraldian. Lehendakariak adierazi du orain dela urte batzuk lehentasuna etorkinen harrera bazen, gaur egun etorkinen eta bertakoon arteko integrazio eta bizikidetzara bideratzen dituztela batez ere indarra: "egun eskualdean biztanlegoaren %7aren bueltakoa da atzerritarra. Ondorioz, mota orotako diskriminazioak ez egiteak eta hori ekiditeko politikak bultzatzeak garrantzia berezia hartu du. Honen baitan antolatu dugu V. formakunta multzo hau. Oinarria, eskualdean daukagun aniztasuna ezagutu eta egunerokoan lanean zein edozein egoeratan aurreiritziei erantzuteko erraminta erabilgarriak eskuratzea".

Formazioa goizetan eskainiko da lan ezberdinetan dauden teknikari, irakasle eta bestelako pertsonei formatzen jarraitzeko aukera eskaintzeko.

Zurrumurrun aurkako formazio saioak egunero aniztasunarekin eta jatorri ezberdinetako pertsonekin kontaktuan dagoen edonorri zuzenduta daude eta baita zurrumurruek elkarbizitzan negatiboki eragiten dutela pentsatzen duen edozein pertsonari ere. Askotan jatorri ezberdinetako pertsonen aurka entzuten diren komentarioei lasaitasunez erantzuteko tresnak eskainiko dira formazio saioetan, guztion arteko elkarbizitza hobetu eta askotan oinarririk ez duten zurrumurruei aurre egiteko eta hauek eragiten dituzten diskurtsoak zalantzan jartzeko. Era berean, Tolosako jabekuntza eskolarekin elkarlanean antolatutako hitzaldian, gizartean isilik dauden hainbat emakumeei entzun eta hitza emateko beharra agertuko du Dolores Julianok, estereotipoak hautsi eta emakumeek beraien jabetze prozesuak zuzendu ditzaten.

 

Urriak 20 octubre

Baina zer diozu? Komunikazio eta emozio estrategiak zurrumurruen kudeaketan

Jatorri ezberdinetako pertsonen aurkako iritziak entzutean deseroso sentitzen zara? Sutan jartzen zara eta etsituta erantzun ezinean? Ez zaitzatela humore txarrean jarri.

"¿Pero que me estás contando? Estrategias comunicativas y emocionales para la gestión de los rumores" 

Te sientes incómodo/a cuando escuchas comentarios ofensivos hacia personas de otros orígenes? ¿Te sulfuras y pierdes los papeles intentando rebatirlos sin éxito? Qué no te pongan de mal rumor!

Raquel Moreno (Xarxa antirumors Barcelona) / 10:00- 13:00 / Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

 

Urriak 27 octubre

Magrebeko familiak. Nola hezi herrialde berri batean?

Nola hezi behar dira haurrak? Modu bakar bat al dago? Zer da garrantzitsua familientzat? Eta hezkuntza komunitateko eragile ezberdinentzat? Gai hauen inguruan gogoeta egin eta zubiak eraikitzen laguntzeko, saio honetan Magrebetik etorritako eskualdean bizi diren familien aniztasuna eta beraien lehentasunak ezagutzen hasiko gara.

Familias del Magreb. ¿Cómo educar en un nuevo país?

Cómo educar a nuestros niñ@s? ¿Hay una única manera? ¿Qué es importante para las familias? ¿y para los distintos agentes de la comunidad educativa? Reflexionar sobre estos temas y ayudar a crear puentes en esta sesión nos acercaremos a la diversidad de las familias llegadas del Magreb de nuestra comarca y conocer algunas de sus prioridades.

Moufdi Kamel (Biltzen) / Lehiberri zentrua / 10:00- 13:00

 

Azaroak 18 noviembre (larunbata/sábado)

Hitza hartu, emakumeak, diskurtsoak eta isiluneak

 Liburu hau urtetako ikerketa baten emaitza da eta azaltzen du nola eragiten dien aurreiritziek gizarteko sektorerik babesgabetuenei, migratzaile, emakume sexu-langile, emakume preso eta gutxiengo etnikoei. Liburuak isildutako edo infrabaloratutako lanei buruzko hausnarketa bat jasotzen du, besteak beste, zaintza-lanei buruzkoa, baina beste gai batzuei buruz ere badihardu, hala nola arriskutsutzat jotzen diren espazioei buruz eta migrazioei gaur egun ematen zaien esanahi berriari buruz. Lantzen ditu, era berean, gure kulturak dituen tabu nagusiak, adibidez, zahartzaroa eta heriotza. Azpimarratzen du ezen nahiz eta diskurtso nagusiek indarra eta egokitzeko gaitasuna duten, etengabe dagoela haien aurkako erantzun bat, haiek higatzen dituena, espresatzeko eskubidea onartzen eta balioesten ez zaion jendeak emana, jende hori delarik gizarte-aldaketa benetakoaren eta desiragarriaren protagonista. Gaiari ikuspuntu antropologiko feminista batetik heldu dio.

Tomar la palabla, mujeres, discursos y silencios

Este libro es el resultado de años de investigación sobre cómo afectan los prejuicios a los sectores más desprotegidos de la sociedad, inmigrantes, trabajadoras sexuales, presas y minorías étnicas. El libro incorpora una reflexión sobre trabajos silenciados o infravalorados, como las labores de cuidado, pero también se adentra en temas tan diversos como la existencia de espacios considerados peligrosos y la resignificación actual de las migraciones. Se interna además en los principales tabúes de nuestra cultura, como son la vejez y la muerte. La autora subraya que en esa construcción social de la desvaloración y el rechazo, tienen tanto peso los discursos como los silencios y enfatiza las respuestas cuestionadoras y su lento camino hacia el reconocimiento. Aborda el tema desde una perspectiva antropológica feminista.

Dolores Juliano Corregido, June Fernanderen (pikara Magazine) aurkezpenarekin / 18:00-20:00 / Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

 

Azaroak 19 noviembre

Bizilagunak ezagutu, bazkariak Tolosaldeko etxeetan

Aurten ere azaroak 19an “Bizilagunak” ekimeneko bazkariak ospatuko dira eskualdean, izen ematen duten jatorri ezberdinetako familiek elkar ezagutzeko aukera ezin hobea izango dutelarik.

Conoce tus vecinas y vecinos, comidas en las casas de Tolosaldea

14.00. Apuntatzeko: 635209287/ 943321811 edo http://mugak.eu/

 

Abenduak 1 diciembre

Nigeriar familiak. Nola hezi herrialde berri batean?

Nola hezi behar dira haurrak? Modu bakar bat al dago? Zer da garrantzitsua familientzat? Eta hezkuntza komunitateko eragile ezberdinentzat? Gai hauen inguruan gogoeta egin eta zubiak eraikitzen laguntzeko, saio honetan Nigeriatik etorritako eskualdean bizi diren familien aniztasuna eta beraien lehentasunak ezagutzen hasiko gara.

Familias de Nigeria. ¿Cómo educar en un nuevo país?

Cómo educar a nuestros niñ@s? ¿Hay una única manera? ¿Qué es importante para las familias? ¿y para los distintos agentes de la comunidad educativa? Reflexionar sobre estos temas y ayudar a crear puentes en esta sesión nos acercaremos a la diversidad de las familias venidas de Nigeria de nuestra comarca y conocer algunas de sus prioridades.

Chinenye Adibenma (profesora colaboradora) y Lidia Kinson (Biltzen) / Lehiberri zentrua / 10:00- 13:00

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA