Mugi Tolosa egutegiak banatzen hasiko dira asteazkenean (azaroak 22)

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/20 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Azaroak 22an, 23an, 24an eta 29an eta abenduaren 1ean eskuratu ahalko dira aleak, 10:00etatik 12:30era, Zerkausian
  • Zazpigarren urtea da Tolosako Udalak Mugiko argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela, gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzeko helburuarekin

Mugi Tolosa egitasmoaren irudiekin osatutako 2024ko egutegiak banatuko dira azaroaren 22an, 23an, 24an eta 29an eta abenduaren 1ean, 10:00etatik 12:30era, Zerkausian. 

Zazpigarren urtea da Tolosako Udalak Mugi egitasmoko irteeren argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela. Gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzea da proiektu honen helburu nagusia, bertan parte hartzen dutenen poza ikustaraziz, belaunaldien arteko harremanen garrantzia nabarmenduz eta jarduera fisiko ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jarriz. Gainera, gero eta adineko gehiago dago bakarrik bizi dena, eta jarduera fisikorik egiten ez duena. Mugi egitasmoaren bidez egoera baztertzaile honi buelta ematea da helburua. 

Udaleko ordezkariekin batera, Mugi Tolosako antolakuntzako kideak izango dira 2024ko egutegiak banatzen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA