Oporrak bakean Tolosaldeko familietan 2022

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/15 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna

46 urte igaro dira saharar herria ezohizko egoera batean bizitzera behartu zutela. Hori dela eta, 120.000 lagun Tindoufen (Argelian) kokatzen diren errefuxiatu-kanpamentuetan bizitzera behartuak izan dira. Bertako baldintzak oso gogorrak dira, udan 60ºtik gorako tenperatura egiten du, elikadura eta ur eskasia dituzte,... Gainera, Covid-19ak eta Marokok su etena indargabetu izanak are gehiago zaildu du bertako egoera eta bizi baldintzak. Eta egoera horretan bizi dira milaka familia, eta milaka haur saharar.

“Oporrak bakean” programari esker, bi hilabetez bizi baldintza horietatik urruntzeko aukera eskaintzen zaie bertako neska-mutilei, eta beren osasuna eta garapena berreskuratzeko aukera ematen zaie. Esaterako, otordu orekatuarekin elikadura eskasiak eragindako gaixotasunak gainditzen dituzte, mediku errebisio eta tratamentuak aktibatzen dira gaixotasun txikiak sendatzeko, eta horrekin batera, desertutik kanpoko errealitatea ezagutzeko baliatzen dute.

Aurten ere, 8 urteko 15 neska-mutilei uda-aldia Tolosaldean igarotzeko aukera eskaini nahi zaie, eta horretarako haurren eguneroko zaintzaz arduratuko diren harrera familiak behar ditugu, ekaina amaieratik abuztu amaiera bitartera arte iraungo duen programa honetarako.

Urte askotako esperientzia dugu programa honen antolaketan (aurten 21.garren ekitaldia), eta beharrezkoak diren baliabideak eta laguntza-zerbitzua eskaintzen zaizkie programan parte hartzen duten harrera familiei. Tolosaldeko udalen arteko lankidetzan, eta Fronte Polisarioaren eta Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartekaritzarekin antolatzen eta garatzen da programa hau.

Esperientziak erakutsi digunez, saharako haurrek adinako onura jasotzen dute euskal familiek; orokorrean, oso ongi baloratua izaten da, eta aniztasunaren eta lankidetzaren aldeko baloreak berreskuratzeko aukera ematen die.

INFORMAZIOA OSATZEKO:

- 645 710 789 (Ana)

- tolosaldeasahararekin@gmail.com

- oporrakbakean@gmail.com

- www.oporrakbakean.eus

 

- Informazio puntua: Tolosako Kultur Etxean, “Oporrak Bakean ERAKUSKETA” gunean, martxoaren 18, 19 eta 20ean, goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:30.

- INFORMAZIO-BILERA irekia: martxoaren 18an, arratsaldeko18:00etan

IZENA EMATEKO EPEA: martxoaren 27rarte

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA