Pertsonen zaintzari lotuta, etikari eta giza eskubideei buruzko prestakuntza-saioak antolatu ditu Udalak

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/04/29 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Matia Fundazioak gidatuko ditu, eta etxez etxeko langileak, Tolosako eragileak eta, oro har, herritar guztiak gonbidatu nahi dira
     

Giza eskubideak errespetatzen eta sustatzen direla bermatu nahian, formakuntza eta gogoetarako tartea zabaldu nahi dute Tolosako Udalak eta Matia Fundazioak. Hala, ezinbestean gidatu behar dira erabakiak, laguntzak, jardun profesionalak eta pertsonen bizitza, konpromiso etikoak eta jarrera enpatikoak. Hain zuzen, hitzaldien helburu nagusia da gai horiez jabetzea eta eskubide horiek urratzen diren egoerak identifikatzea.

Hemen duzue informazio praktikoa:

 

Giza eskubideak (hizlaria: Laura Fernandez, Matia Fundazioa)

-Maiatzaren 5a, asteartea: 14:00-16:30

-Maiatzaren 6a, asteazkena: 14:00-16:30

-Maiatzaren 14a, osteguna: 14:00-16:30

 

Etika (hizlaria: Miren Iturburu, Matia Fundazioa)

- Maiatzaren 13a, asteazkena: 14:00-17:00

- Maiatzaren 26a, asteartea: 14:00-17:00

- Maiatzaren 28a, osteguna: 14:00-17:00

 

Izena emateko, idatzi 688 833 748 telefonora.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA