Tabako kerik gabeko Nazioarteko Egunean, Tolosaldean, tabako eta kanabisaren kontsumoa jaisteko aldarria

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/31 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Nerabeen prebentzio mahaiak sustaturiko ekintza da
  • 2700 pertsona inguruk parte hartu dute maiatzean zehar buruturiko ekintzetan

Gaur, maiatzak 31, tabako kerik gabeko munduko eguna ospatu da. Horren aitzakipean, Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Tolosa eta Amasa Villabonako Udalek, Tolosaldea EKI, Asuntzion klinika eta Tolosaldea eta Goierriko Osasun Publikoak, ondorengo ekintzak ospatu dituzte:

Marsel magoaren ikuskizuna, tabakoa eta kanabisa erakusketa, “@zergatikezerre” argazki lehiaketako argazkiak eta erretzaileei zuzenduriko osasun mahaia.

Guzti hau, urtean zehar eginiko lanaren bukaera festa bezala besterik ez da. Azken hilabeteetan tolosaldeako Erniobea, Herrikide, Laskorain, Orixe eta Zubimusu ikastetxeetan, tabakoaren eta kanabisaren kontsumoaren inguruko hausnarketa bultzatu da“ kerik gabeko gazteak” eta “ tabakoa eta kanabisa korapiloa” programen bitartez. Guztira, bigarren hezkuntzako 700 ikasle inguruk parte hartu dute. Osagarri, tabakoa eta kanabisa erakustea izan da ikusgai Villabona eta Tolosako puntu ezberdinetan. Bertatik, 2000 bat pertsona pasa dira maiatzean zehar.

Guzti hori borobiltzeko, bi lehiaketa egon dira martxan. Lehenengoa, Euskal Herri mailan burutu den “ kerik gabeko gazteak” . Irabazlea Laskorain ikastolako bigarren hezkuntzako 2.mailako ikasleak izan dira. Eta gaur Gipuzkoako Osasun zuzendari ordea den Elena Albisuak eman die saria.

“Zergatik ez erre” lehiaketa berriz Tolosaldea mailan burutu da eta sarituak berriz Daniel Bartus eta Iratxe Martin tolosarrak izan dira. Lehenengoa antolatzaileek hautaturiko argazkia izan da eta bigarrena berriz, Instagramen atsegin dut gehien jaso dituelako. Sari hauek Asuncion klinikako zuzendaritzak banatu ditu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA