Paper kaletik Iurre auzora sartzeko errepidearen norabidea aldatuko da datorren asteartean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/30 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • SAM zubiaren bidegurutzeko trafikoa arintzea da aldaketaren helburua, pasabide horren segurtasuna hobetzen laguntzeko.

Paper kaletik Iurre auzora sartzeko errepidearen norabidea aldatuko da datorren astean, hau da, Norvegiarren lorategien albokoarena. 

Aldaketaren helburua da SAM zubiko kongestioa arintzea, ibilgailu gutxiago igarota, zubiko bidegurutzeko segurtasuna hobetzeko. Gaur egun Iurre auzotik ateratzeko bide bakarra hori da, ez du ikuspen ona ibilgailuen gidarientzat eta irteera koskan dago. Tarteka Iurramendi pasealekuko erabiltzaile (oinezko eta bizikleta) ugari pasatzen dira, gainera.

Aldaketarekin, Iurre auzoko 1-13 zenbakietako garajeetako irteera, Paper kale aldera egin beharko da, halabeharrez —bizilagunen ordezkarien eskaria da, gainera—. Supermerkatu parera iritsita ere, eskuinera hartu ahal izango da, Paper kalera. Horrek, ibaiaren albotik doan bideko trafikoa gutxituko du. Berazubi estadioaren alboko aparkalekutik ateratzean, berriz, orain arteko bide bera jarraitu beharko da ateratzeko, ibaiaren albokoa, alegia.

Aldaketa asteartean, hilaren 4an, egingo da: egun horretan egingo dira seinale aldaketak eta pintaketa lanak. Hori egin ahal izateko, ezingo da kale horretan aparkatu, egun bereko 07:00etatik aurrera. Lanak bukatu bezain pronto aparkatu ahal izango da berriro ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA