Tabakoaren kontsumoa jaistea da Tolosaldearen erronka maiatzean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/26 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Instagramen lehiaketa, “tabakoa eta kanabisaren korapiloa”- erakusketa eta tailerrak dira ekintza nagusiak.

Maiatzak 31an ospatzen den tabakorik gabeko munduko eguna dela eta, osasun arloko erakunde ezberdinek ekintza ugari antolatu dituzte maiatzerako, tabakoa eta kannabiaren kontsumoa jaitsi asmoz. Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea, Tolosako eta Amasa- Villabonako Udalak, Tolosaldeako ESI, Asunzion Klinika eta Tolosaldea- Goierriko Osasun Saileko kideek hiru urtez dabiltza lanean. Nerabeen prebentzio mahaiak bultzatzen duen ekintza da.

Maiatzerako aurreikusitako ekintzen artean Instagram sarean antolaturiko argazki lehiaketa bat dago. Ez erretzeko arrazoiak pentsatu eta argazki batean irudikatzea da helburua. Tolosaldeako 16 urtetik gorako pertsonei zuzendurik dago eta 150 € tako bi sari izango ditu. Lehena antolatzaileek aukeratua eta bigarrena, atsegin gehien jasotzen dituena. Parte hartu nahi dutenek hiru aukera dituzte: lehenengoa, Instagramera argazkia igo #zergatikezerre etiketarekin, bigarrena tolosaldea@aecc.es helbidera bidali eta azkena whatsapp bitartez 667113632 telefonoan. Epea, maiatzak 2tik21era izango da, biak barne eta nahi adina argazki bidali ahal izango dira. Oinarriak atxikita*

Hilabetean zehar, Tolosaldeako bigarren mailako ikastetxe ezberdinetan “tabakoa eta kannabisa korapiloa” izenpeturiko erakusketa eta tailerrak burutuko dira. Bertan, bi sustantzia hauen kontsumoaren inguruko hausnarketa bultzatuko da nerabeekin.

Eta azkenik, maiatzak 31ean, Tabakorik gabeko Egunean kaleko ekintza ezberdinekin emango zaio itxiera proiektuari. Triangulo plazan ikusgai izango dira Instagram lehiaketako argazkiak, “tabakoa eta kannabisa korapikoa” erakusketa . Bertan lehiaketaren sariak ere banatuko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA