Alokairuan Tolosako Udalak eraberritutako bost etxebizitza huts

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/23 | Etxebizitza

 

  • Elkano, Korreo eta Rondilla kaleetan eta Euskal Herria Plazan daude kokatuta
  • 265 eta 500 euro arteko prezioan esleituko dira 40 eta 90 metro karratu arteko 5 etxebizitza hauek
  • Ekainaren 15a arte dago zabalik izen emateko epea

 

Etxebizitza hutsak birgaitzeko Udalak abian duen proiektuaren lehenak dira. Elkano, Korreo eta Rondilla kaleetan eta Euskal Herria Plazan daude kokatuta.

Honakoak dira aipatutako etxeen ezaugarriak:

ETXEBIZITZA

AZALERA

DISTRIBUZIOA

PREZIOA/hileko

Elkano, 14-3. ezk.

56,44 m²

sukaldea, bainu gela, egongela eta 2 logela.

338, 64 €/hileko

Korreo, 52-3. esk.

94 m²

sukaldea, 2 bainu gela, egongela eta 3 logela.

500 €/hileko

Euskal Herria, 6-2. ezk.

52,70 m²

sukalde-egongela, bainu-gela eta 2 logela

300,60 €/hileko

Euskal Herria, 6-4. erdi-ezk.

41,21 m²

sukalde-egongela, bainu-gela eta 2 logela

265,50 €/hileko

Rondilla, 16-4. ezk.

63,13 m²

sukalde-egongela, bainu gela eta 2 logela

443,04 €/hileko


Guztira Udalak, 270.000 euroko inbertsioa gauzatu du etxebizitza horiek berritzen, orain alokairuan merkaturatu ahal izateko. Hori horrela, Udalak egindako inbertsioa berreskuratu artean, azken honen esku egongo da etxea, honek kudeatu dezan eta behin obraren zenbatekoa amortizatutakoan, Udalak etxea egoera onean itzuliko dio jabeari.

Eskaera epea zabalik dago jada eta ekainaren 15a arte luzatuko da. Tolosako Udaleko Erregistroan, Udaten, gauzatu behar da, astelehenetik ostiralera 7:15 eta 14:15 artean.

Promozio honen inguruko informazioa eta eskaera orriak Tolosako udalaren web orrian daude eskuragarri.


Informazio gehiago, hemen

Edozein zalantza edo azalpenetarako Tolosako Udalaren Etxebizitza Zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke nahi duen oro 943 69 74 91 telefonoan edo etxebizitzak@tolosa.eus helbidean.

 

 

 
EH6 4 zent-ezk P1090779 txikituta.JPGRondilla 16 4 P1090765 txikituta.JPGElkano 14 3.ezk P1090789 txikituta.JPGRondilla 16 4 P1090764 txikituta.JPGEH6 4 zent-ezk P1090778 txikituta.JPGElkano 14 3.ezk P1090788 txikituta.JPGEH6 2.ezk P1090781 txikituta.JPGKorreo 52 3 esk P1090756 txikituta.JPGElkano 14 3.ezk P1090791 txikituta.JPG

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA