Kondeaneko Aldapan babes ofizialeko 11 etxebizitza alokairuan esleituko ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/18 | Etxebizitza

Tolosako Udalak Kondeaneko aldapa 11 zenbakiko 11 etxebizitza jarriko ditu alokairuan herritarrentzat. Hilean esleipendun bakoitzaren ezaugarrien arabera finkatuko den errenta ordaindu beharko dute herritarrek, eta urtebeteko kontratua izango dute, urtez urte bost urterarte luzatzeko aukerarekin.

Lau solairutan banatuta dauden 11 etxebizitza dira: logela bat, bi eta hiruko etxebizitzak. Ez dute trasteleku, ezta garaje erantsirik.

Alokairu esleipenak egiterako orduan, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

  • Udalerriarekin lotura:
  • Tolosan erroldatuta bizitzea gutxienez urtebeteko epean.
  • Tolosan 15 urtez erroldatuta bizi izana
  • Tolosan lan egitea urtebeteko epean, oinarriak onartu eta aurreko epealdian.
  • Etxebizitzarik ez izatea.
  • Diru-sarrerak 3.000 eta 39.000 euro bitartekoak izatea. Salbuespenak (mugikortasun urri iraunkorreko eskatzaileek eta genero indarkeriaren biktimak ez dituzte diru sarrera minimoak ziurtatu behar).

 

Izen ematea ekainaren 9a arte

Baremazio sistema erabiliaz egingo da esleipena, hau da, eskaera bakoitzari puntuazio bat emango zaio. Ondorioz, atal bakoitzeko baturan puntuazio gehien lortzen duen eskatzaileak lortuko du etxebizitza alokairuan.

Babes ofizialeko etxebizitza hauen alokairu esleipenean parte hartu ahal izateko izen-ematea Tolosako Udaletxeko Erregistroan egin beharko da, azkeneko eguna 2017ko ekainaren 9a izango delarik.

Aipameneko epearen barruan, oinarriak eta eskaera orriak herritarren eskura egongo dira Udaletxeko Erregistroan (Plaza Zaharra, 6) edo hemen sakatuta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA