Gudari kalea trafikoari itxita astelehenetik aurrera eraberritze lanengatik

Tolosako Udala
2018/09/07 | Hirigintza azpiegiturak

Gudari kalearen eraberritzea dela eta, honakoa jakinarazten da:

Irailaren 10eko 8:00etatik aurrera Gudari kaleko trafikoa itxiko da Zezen Plazako bidegurutzetik Lizardiko plazaraino. Aurreikusten da hilabete irautea itxierak Lizardi eta Samaniego artean, eta Samaniegotik Zezen Plazara bitarte, ia bi hilabete.

Bestalde, eragina duen Zumalakarregi Pasealekuko zatian (ibai albokoa), norabidea aldatuko da eta sarbide berriak Oria kaletik – zaldi patioa – Lizardi Plaza – Foruen etorbiderako norantza izango du.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zure laguntzagatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA