Irailaren 17a bitarte aurkeztu daitezke Fronton eraikina ustiatzeko proposamenak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/03 | Hirigintza
  • 30 urtetarako kontzesioa atera du lehiaketara Udalak: alde batetik kafetegia, eta bestetik jatetxea. Barrukaldea eraberritzeko lanak esleipendunek gauzatu behar dituzte.
  • Teilatua eta fatxada berritu eta irisgarritasuna bermatzeko maldak eta igogailua eraikiko ditu Udalak, 500.000 euroko inbertsioarekin. Jada hasi dira lanok eta azaroan amaituko dira.

Zabaldu da Fronton taberna eta kafetegia ustiatzeko proposamenak aurkezteko epea: irailaren 17a bitarte izango da horretarako aukera.

30 urtetarako kontzesioa atera du lehiaketara Udalak: alde batetik kafetegia, eta bestetik jatetxea esleituko dira, bananduta. Bien bideragarritasun azterketak burutu dira.

Ustiatzaileek bete beharreko baldintzen artean aurkitzen dira: gutxieneko 10 langile izatea; euskara eta berdintasun irizpideak betetzea bere osotasunean; ardatza euskal sukaldaritza izatea, tradizionala edota berritzailea, sasoiko eta kalitatezko produktuak erabiliz gutxienez %50ean; eta urte osoan egotea irekita zerbitzua, astean egun bateko atsedena hartzeko aukerarekin, betiere asteburu edota jai egunetan izan ezik, beste hainbaten artean.

Eraberritzeei dagokionean, kanpoaldea eta barrualdea bereizi behar dira. Kanpoaldea Udalak gauzatuko du eta barrukaldea, berriz, esleipendunak. Udalak 500.000 euro bideratuko ditu hasi berri diren eraberritze lanak burutzeko. Zehazki, teilatua eta fatxada berritu eta irisgarritasuna bermatzeko maldak eta igogailua eraikiko dira. 5 hilabeteko iraupena izango dute lanok eta beraz, azarorako amaituak egongo dira.

Barrukaldean, bi zerbitzuen esleipendunek egin beharko dituzte eraberritze lanak. Kafetegian egin beharreko lanen (sukaldea, komuna...) aurre-proiektutik eratortzen den kostua 769.450 eurotakoa da (BEZ kanpo). Urteko, lokalaren balioaren %3ko kanona ordaindu beharko dute tabernaren ustiatzaileek, 14.953,90 euro, 1.246 euro hilean. Jatetxearen kasuan, aurre-proiektuaren arabera, 402.037,93 euroko inbertsioa gauzatu behar du ustiatzaileak barrukaldea eraberritzeko. Honek ere, urteko lokalaren balioaren %3ko kanona ordaindu beharko du, 10.340,90 euro, 862 euro hilean.

Proiektua eta jatetxea zein kafetegia ustiazteko baldintzen pleguak www.tolosa.eus -en kontsultatu daitezke edota Udaleko Obra eta Zerbitzuen departapentuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA