Ospitale publikoaren eraikuntzarako urrats bat gehiago egin du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/07 | Hirigintza
  • Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala abiarazi da indarrean dagoen HAPOak Iurramendiko eremuan ospitale publikoaren eraikuntza aurreikusi dezan.

  • Prozesua herritarren parte hartzearekin gauzatuko da eta bi saio ireki egingo dira, lehena, diagnosia egin eta ekarpenak jasotzeko eta bigarrena, dokumentua herritarrekin partekatzeko.

 

Iraileko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen eskualdeko ospitale publikoaren eraikuntzarako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala abiaraztea.

Modu honetara, Tolosako Udalak urratsak egiten jarraizen den eskualdeko ospitale publikoa eraikitzeko.

2020an hasi zen Udala titulartasun publikoko ospitale berria eraikitzeko kokapenak aztertzen. Azterketa horrek bi fase izan ditu, guztira 13 eremu aztertu dira eta irisgarritasun, mugikortasun eta bizilagunenganako eraginak kontuan izanda ondorioztatu da suhiltzaile etxe pareko kamioi aparkalekua dela eremurik egokiena ospitale berria kokatzeko.

Egoitz Sorozabalek, lurralde arloko eta hirigintza saileko zinegotzia arduradunak, azaldu duen moduan “2009tik indarrean dagoen HAPOan ez dago aurreikusita eremu horretan ospitalerik eraikitzea eta horregatik da beharrezkoa Plan Orokorrean aldaketa egitea; legeak ezartzen duen moduan, beharrezkoa da herritarren partaidetza bermatzea eta horretarako partaidetza programa garatu da”.

Talde eragilea osatuko da inplikatutako erakundeen parte hartzearekin: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Foru Aldundia eta Tolosako Udala eta 2 saio ireki egingo dira herritarrekin.

Lehena, dokumentua osatu aurretik egingo da, diagnosia egin eta egon daitezkeen aukera aztertu eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Ondoren, informazioa jaso ostean, dokumentua herritarrekin partekatuko da. Eta azkenik, Osoko Bilkuran onartu beharko da.

Elkarlanean, norbere eskumenetik

“Eskumenak erakunde ezberdinen artekoak direnean, elkarlana ezinbestekoa da, horregatik Eusko Jaurlaritzarekin hartu-eman estuan gabiltza lanean eta horregatik, baita ere, parte hartuko du Osasun Sailak HAPOaren aldaketaren prozesuan” adierazi du Sorozabalek. Zinegotziak argi utzi nahi izan du, HAPOaren aldaketak ez dituela ez eredua, ez eta eskainiko diren zerbitzuak baldintzatuko, “Osasun Saila orain ari da Plan Funtzionala egiten eta azterketa horrek zehaztuko ditu etorkizuneko ospitaleak izango dituen zerbitzuak” esan du, “oraindik lanketa mardula dugu aurretik, pausoak ematen joan ahala argitu, zehaztu eta bideratuko dira hainbat gai; garrantzitsuena da aurrerapusoak ematen jarraitzea eta orain arte bezala Tolosako Udalak eman beharreko pausoak eman ditu eta emango ditu ospitale publikoaren eraikuntzarako” amaitu du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA