Zezen plazako eraberritzearen 1 eta 2. faseak amaituta, ikasturte berrian emango zaie hasiera azken lanei

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/16 | Hirigintza
  • 3 irteera berri sortu, palkoen estruktura sendotu eta kanaloi guztiak aldatu dira. Hurrengo ikasturtean harmailak eta palkoak berrituko dira bere osotasunean.

  • Ia 1.200.000 euroko aurrekontua du obra guztiak.

  • 3.316 pertsonentzako lekua izango du zezen plaza berriak behin fase guztiak amaituta.

  • Zezen plazaren erabileraren analisia egin ostean, Udalak ekipamendu soziokulturalen azterketaren barruan txertatu zuen. Etorkizuneko erabilerak eta horien araberako aktuazioak zehazten ari da une honetan udala.

2016an garatu zuen Tolosako udalak “Zezen-plaza zaharberritzeko proiektua”, legeak erabiltzaileentzako aurreikusitako ebakuazio- eta segurtasun-betebeharretara egokitzeko. Eraberritzearen kostu totala ia 1.200.000 eurokoa izanik eta iñauterietarako zezen plazaren beharraz jakitun, obra guztiak 5 urteko epemugan gauzatzea erdietsi zuen udalak, 4 fasetan banatuta.

Lau fase horietako lehenengoan, 2016an burutua, 3 irteera berri eraiki ziren 137.670,12 euroko aurrekontuarekin. 2017an burutu zen bigarrena, eta palkoen egitura sendotu eta kanaloi guztiak aldatu ziren. 196.665,31 euro inbertitu ziren lan hauetan. 3. eta 4. faseei 2018-19 ikasturtean helduko zaie, eta harmailak eta palkoak oso-osorik berrituko dira, 502.342,36 € eta 354.729,33 euroko aurrekontuarekin, hurrenez hurren. Estalkiari suteen aurkako tratamendua emango zaio ere. Aktuaziorik handiena da aurrekontuari dagokionean.

Behin fase guztiak burututa, zezen plazaren edukiera totala 3.316 pertsonatakoa izango da:

  • PLAZA Gehieneko edukiera: 500

    • Irteera kopurua: 2
    • Ateen/igarobideen zabalera: 2,5 m
  • TENDIDUA Gehieneko edukiera: 2.048

    • Irteera kopurua: 8
    • Ateen/igarobideen zabalera: 1,6-2,00 m
  • HARMAILAK Gehieneko edukiera: 768

    • Irteera kopurua: 4
    • Ateen/igarobideen zabalera: 1 m
    • Kanpoko eskaileren zabalera: 1,95 m

Zezen plaza, udalak burutu duen azpiegitura soziokulturalen azterketan txertatua

Zezen plazaren balizko erabileren analisia egin zen 2017aren hasieran, eta irailean abiatutako ekipamendu soziokulturalen azterketan barneratu zuen. Orain, azpiegitura guztiak kontuan hartuz, izan ditzakeen erabilerak eta horiek aurrera eraman ahal izateko beharko lukeen obra, ekipamendu edota moldaketak lantzen ari da udala.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA