URAk esleitu berri du Tolosako Zubiberria ordezkatzeko proiektuaren idazketa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/13 | Hirigintza
  • Kontratua jada sinatu dute URAk eta INES Ingenieros Consultores-ek: 91.960 euroko balioa izango du, BEZa barne, eta 2026an gauzatu beharko dituzte lanak

URA Uraren Euskal Agentziak INES Ingenieros Consultores enpresari esleitu dio ‘Tolosa parean Oria ibaia uholdeetatik babesteko Zubiberria ordezteko proiektuaren’ idazketa, 91.960 euroan (BEZ barne), 2026an gauzatzeko.

Zutaberik gabeko zubi bat proposatzen du, bao bakarrekoa. Era berean, galtzadaren gainetik egitura bat du, ahalik eta ahalmen hidrauliko handiena lortzeko, eta, horrela, uholde-arriskua murrizteko. Altxaeran dauden bi habe kurbatu nagusitan oinarritzen da, ‘arrain-silueta’ baten antzekoa. Zubia inguruko paisaian integratzen da, eta konponbidea ematen zaio ezkerraldeko espazio faltari.

Errepidearen egungo errei kopurua mantentzen du, baita horien neurriak ere, bakoitza 2,80 metroko zabalerarekin. Zubiak bi espaloi handi ditu, 2,40 metrokoak, habeen bidez bereizita, eta ibilgailuen eta oinezkoen arteko hesi fisiko gisa funtzionatzen dute. Forma kurbatuko estetika oinezkoen ikus-eremuaren azpitik geratzen da. Gauez ere integratuta gera dadin, ingurunearekin behar bezala integratzen den argiztapen bat erabiltzen da.

6 hilabeteko epea proiektuaren idazketa amaitzeko

Proiektuaren idazketarako kontratua esleitu eta jada formalizatu da. Orain, esleipendunak sei hilabeteko epea du zubiaren behin betiko proiektua idazteko. URAk zubia ordezkatzeko lanak lizitatuko ditu zubi berriaren behin betiko proiektua itxi bezain laster.

Proiektua hautatzeko prozesua

Proiektua hautatzeko prozesuak bi fase izan ditu. Lehenengoan, URAk azterketa teknikoa egin zuen. Fase honetan, gaitasun hidraulikoa, jarduketa- eta diseinu-proposamena, lurren eta obrarako sarbideen okupazio-maila, ingurumen-ondorioak, udalerriari eta zerbitzuei lotutako ondorioen azterketa, plangintza eta metodologia aztertu ziren, besteak beste. Azterketa horretan lortutako puntuazioa azken emaitzaren % 40 izan zen.

Bigarren fasean formulen bidez automatikoki ebaluatutako beste bi alderdi aztertu ziren, tartean interpretaziorik eta balio-iritzirik egin gabe: alde batetik, Tolosako herritarrek herri-bozketa bat egin zuten (azken emaitzan % 40). Bestalde, hautagaitza bakoitzaren proposamen ekonomikoa ebaluatu zen (gainerako % 20a).

INES Ingenieros Consultores enpresaren proiektuak puntuaziorik altuena lortu du hautaketa-prozesuaren hiru zatietan: balorazio teknikoan, herri-bozketan eta eskaintza ekonomikoan. Honakoa izan da prozesuaren azken emaitza:

Enpresa

Teknik.

Bozketa

Ekon.

Denera

1. INES INGENIEROS CONSULTORES S.L.

36,00

40

20,00

96,00

2. ANTA INGENIERÍA CIVIL, S.L.P.

35,50

31,87

15,97

83,34

3. INJELAN, S.L.

26,50

14,22

17,40

58,66

4. SBP INGENIEROS ESPAÑA SL.

20,00

8,25

11,69

39,24

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA