2019rako ordenantza fiskalak onartu ditu Udalbatzak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/26 | Idazkaritza
  • Udal tasa, zerga eta prezio publiko ia guztiak abuztuko KPIaren arabera igoko dira, %2,25, hondakinen tasa izan ezik, azken hau, azken urteetan bezalaxe %5 igoko da.
  • 74.000 euroko kreditu gehigarria onartu zen ere hainbat ekimen garatzeko.

Ahobatez onartu ditu Tolosako Udalak 2019rako ordenantza fiskalak. Atzo arratsaldean, irailak 25, ospatutako Ohiko Osoko Bilkuran aurrera egin zuen udal zerga, tasa eta prezio publikoen aldaketa proposamenak: udal tasa, zerga eta prezio publiko ia guztiak abuztuko KPIaren arabera (Kontsumorako Prezioen Indizea) igoko dira, %2,25, hondakinen tasa izan ezik, azken urteetan bezalaxe %5 igoko baita. Begoña Tolosa Mendia, Ogasun zinegotziak eman zituen azalpenak: “helburutzat dugu hondakinen bilketaren kostua estaltzea tasa honek. Hala ere, helburu horretara iristeko pixkanakako ibilbidea egiten ari gara, urtez urte %5a igoz”. Puntuz puntu, honakoak dira igoerak:

  • Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI): + %2,25. Tolosa zinegotziak gaineratu du Hirukide elkartetik egindako bi proposamen ere barneratu dituztela: familia ugarietan hobarien balio katastrala 100.000tik 150.000 eurora igotzea eta kategoria bereziko familia ugarietan 200.000 eurora bitarte igotzea.

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga: +%2,25. Horrez gain, berrikuntza bat ere txertatu da zerga honetan: kotxe elektrikoen %95eko hobariari epemuga ezartzea: 2 urtez gehienez.

  • Hiri Izaerako Lurren balio gehitzea: +%2,25.

  • Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasa: +2,25. Hondakinen tasa +%5.

  • Jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta aprobetxamendu bereziari dagokion tasa: +%2,25. Zezen plaza okupatzen den aldi bakoitzeko 100 euro.

  • Prezio publikoak: +%2,25.

74.000 euroko kreditu gehigarria hainbat ekimen garatzeko

  • Landa eremuko bideen mantenurako 24.200 euro.
  • Brigadarko material berriaren erosketarako 2.110 euro.
  • Kanpoan euskara ikasten ari direnentzat diru-laguntzak emateko 3.000 euro.
  • Errotuloak euskaratzeko partidari 2.000 euro gehiago.
  • Hiltegiko mankomunitateari ekarpena 1.396 euro.
  • Bertsozale elkartearen 2018/19 eskolarako 28.300 euro.
  • 2018/19 ikasturtean Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako errefortzu ikasketak finantzatzeko 12.798 euro.

Guztira 73.804 euroko kreditu gehigarria onartu zen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA