Aparteko Osoko Bilkura bihar, urtarrilak 17, osteguna, arratsaldeko 20:00etan Udalbatza Aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/16 | Idazkaritza

Udalak Apartekoko Osoko Bilkura egingo du urtarrilaren 17an, osteguna, iluntzeko 8etan, Tolosako Udaletxeko Batzar aretoan, honako gai zerrendarekin:

  1. Onartzea Iurreamendi Egoitzaren lurrak banantzeko eta doan lagatzeko xedea duen kontratua, Tolosako Udalaren, eta Muñoa Fundazioaren artekoa, eta eskuratutako lurzatia adinduen egoitzako zerbitzu publikoari atxikitzea.
  2. Onartzea Tolosako Udalaren, Iurreamendi Egoitza erakunde autonomoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, Iurreamendi Egoitzaren kudeaketa eskualdatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA