Aparteko Osoko Bilkura ekainaren 15ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan Udalbatza Aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/06/13 | Idazkaritza


Udalak Aparteko Osoko Bilkura egingo du ekainaren 15ean, larunbata,  eguerdiko 12etan, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrendarekin:
1.    Adineko Mahaia osatzea.
2.    Hautetsien kredentzialak eta nortasuna egiaztatzea.
3.    Zinegotzien kargua hartzea.
4.    Udalbatzaren eratze-deklarazioa
5.    Ondare inbentarioaren eta kontaketa aktaren kontu ematea.
6.    Alkatea hautatzea.
7.    Alkatearen kargua hartzea.
Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA