Jendaurrean apirilaren 28an Gorte Nagusietarako egingo diren hauteskundeetarako hautesle-zerrendak

Tolosako Udala
2019/03/12 | Idazkaritza
  • Udate Herritarren Arreta Zerbitzuan daude ikusgai zerrendak, astelehenetik ostiralera, 7:15etatik 14:15etara. Martxoaren 18a bitarte luzatuko da erakustaldia.

Datorren apirilaren 28an Gorte Nagusietarako egingo diren hauteskundeak direla-eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie Tolosako udaletxean (UDATEn) ikusgai daudela hautesle-zerrendak, nahi duenak erreklamazioa jartzeko.

  • Erakustaldia: 2019ko martxoaren 11tik 18ra

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:15 -14:15

Erreklamatu ahal izateko, indarrean dagoen NAN aurkeztu beharko da.

2018ko abenduaren 31 arte Tolosan erroldatutako nazionalitate espainiarreko adin nagusiko bizilagun guztiak sartzen dira zerrenda horretan.

Bide batez, bozkatzeko mahaiak eta lokalak ere kontsultatu daitezke.