Kiroldegiko eta Euskal Herria plazako hoteleko taberna-kafetegiak eskualdatzea onartu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/06 | Idazkaritza
  • Udal langileen 2024ko ordainsariak %0,5 igotzea ere onartu da, aho batez.

  • Hiribuseko zehapen espedientea, iraungitzat jo da, sei hilabeteetan ezin izan baita espedientea ebatzi.

 

Pasa den astean, iraileko osoko bilkuran hartutako erabaki batzuen berri eman zuen Udalak, batik bat hirigintza esparruko gaiekin eta kirol instalazioekin lotura zutenak. Bilkura horretan, ordea, gai gehiago ere izan ziren hizpide. Jarraian, hartutako gainerako erabakiak, laburtuta.

Kiroldegiko eta Bidebide hoteleko taberna-kafetegiak

Osoko bilkuran baimena ematea onartu zitzaion, Geroegitekoborda, S.L. enpresari, Usabal kiroldegiko taberna-kafetegia gaitu eta ustiatzeko kontratua Zaska Taberna, S.L. merkataritza-sozietateari lagatzeko, baldintzapean. Izan ere, egunean izan beharko ditu zerga-betebehar guztiak, Gizarte Segurantzarekikoak eta lagatako Usabal kiroldegiko taberna-kafetegia gaitu eta ustiatzeko kontratuaren ondoriozko guztiak. Baldintza guztiak bete ondoren eta aldeko txostena egin ondoren, kontratu berria formalizatuko da.

Era berean, baldintza gisa ezarri da lagapen-hartzailea lagatzailearen eskubide eta betebehar guztietan subrogatzea, bereziki egun atxikitako giza baliabideen subrogazioari dagokionez.

Bestalde, Bidebide Tolosa, S.L. enpresaren eskaera baimendu da, Ikili Donostia, S.L. merkataritza-sozietateari Euskal Herria plazako hoteleko eta jatetxe-kafetegiko zerbitzuak ustiatzeko eta obrak egiteko emakida kontratuan jatetxe-kafetegiari dagokion lotea lagatzeko. Lagatzaileak jatetxe-kafetegiari dagokion loterako dituen eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko du lagapen-hartzailea, bereziki gaur egun jatetxe-kafetegi loteari atxikitako giza baliabideen subrogazioari dagokionez.

Udal langileen ordainsariak

Udal langileen 2024ko ordainsarien bigarren igoera ere onartu da, aho batez. %0,5eko igoera aplikatuko da, 2024ko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko ondorioekin. Aurrez % 2 igo zen, ekainaren 26ko 04/2024 Errege Lege Dekretuan hitzartutakoari jarraituz. Bigarren igoera KPIaren 2024ko bilakaera kontuan hartuta aplikatu da.

Hiribuseko zehapen espedientea, iraungita

Hiribusa kudeatzen duen enpresari zehapena aplikatzeko espedientea iraungitzat jotzea ere ebatzi du udalbatzak, udal gobernuaren aldeko bozkekin eta oposizioaren abstentzioarekin. Urtarrilean onartu zen espedientearen irekiera, aho batez, esleipendunak zerbitzu-kontratuan hitzartutako baldintzak betetzen ez zituela argudiatuta. Espedientea ezin izan da ebatzi ondorengo sei hilabeteetan, eta horrenbestez iraungitzat jo da. 

Hobariak interes bereziko eraikuntza lanetan

Azkenik, udalbatzak aho batez erabaki du herriko 13 eraikinetan egiten ari diren eraikuntza eta obrak interes bereziko edo udal-onurakoak direla, Ordenantza Fiskalean tipifikatutako balizko kasuetako batean daudelako. Hori dela eta, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren gaineko %95eko hobaria aitortu zaie. Hamaika kasuetan, Alde Zaharra, Euskal Herria Plaza eta Santa Klarako eremuaren barruan egindako zaharberritzeko obrak izan dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA