Kreditu aldaketa, udaleko lanpostuen balorazioko atzerapenak ordaintzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/05/14 | Idazkaritza
  • Asteleheneko aparteko osoko bilkuran, 907.930 euroko kreditu aldaketa onartu zuen udalbatzak, aho batez, udal langileen lanpostuen balorazioko atzerapenak ordaintzeko.

2022. urtean onartu zen lanpostuen balorazioa, atzera eraginkortasunarekin, eta aldaketak ekarri zituen udal langile batzuen zereginetan, baita ordainsarietan ere. 

Hala, aldaketa horiek sortutako 2020. urteari zegokion ordainsarien atzerapena iazko uztailean ordaindu zitzaien, ordutik eguneratuta egiten da ordainketa. Aldiz, 2021, 2022 eta 2023. lehen seihilabeteko atzerapenen ordainketa egiteke zegoen. Kreditu aldaketa hau eginda, ordainketa horiek egiteko bide emango da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA