Ohiko Osoko Bilkura azaroaren 25ean, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/11/23 | Idazkaritza

Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du azaroaren 25ean, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:
1.    Ondorengo akta hau onartzea:
    2021eko urriaren 28ko ohiko Osoko Bilkurakoa.
2.    Estitxu Kortejarena Ugartek zinegotzi kargua hartzea.
3.    Tolosako Udaleko langileek zerbitzua modalitate ez presentzialean, telelanaren bidez, eskaintzeko araudia behin betiko izaeraz onartzea.
4.    Tokiko Poliziaren oinarrizko eskalako agenteen seigarren deialdi bateratuan sartzeko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Tolosako Udalaren arteko kudeaketa gomendioa onartzea.
5.    Tolosako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko  programaren lehen atalari hasierako onespena ematea.
6.    Itxitako ekitaldiko fakturak onartzea.
7.     Hasierako onarpena ematea honako hauei: Kiroletako ordenantza espezifikoaren dirulaguntza. 1. eta 2. eranskinen oinarri berriak.
8.     Onartzea 2022-2024rako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP).
9.     Gipuzkoako Lurralde Historikoan Garraio Publiko Zerbitzuan Tolosa sartzeko prozedura onartzea.
10.    Mozioa: Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Nazioarteko Eguna
11.     Interes Publiko Goreneko Proiektuen erregulazio berriari buruzko mozioa.
12.     Euskararen  Nazioarteko Eguna.
13.    Mozioa: Haurren aurkako sexu abusua prebenitzeko Nazioarteko Eguna.
14.    Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA