Ohiko Osoko Bilkura uztailaren 28an, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/26 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du uztailaren 28an, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai-zerrenda honekin:

 

1. Akta hau onartzea:

2022ko maiatzaren 26ko Ohiko Osoko Bilkurakoa (akatsen zuzenketa).

2022ko ekainaren 30eko Ohiko Osoko Bilkurakoa.

2. Onartzea Ander Lucas Aranceta udal langileak eskaturiko bateragarritasuna.

3. Onartzea Tolosako Udaleko iruzurraren aurkako plana.

4. Onartzea Tolosako Udalak  Tolargi SL udal sozietateari egindako kudeaketa-aginduaren amaiera.

5. Hasierako onarpena ematea Euskal Herria plazako 1 zenbakian dagoen eraikinaren zuzeneko administrazio-emakidarako espedienteari.

6. Onartzea pertsonalaren hautaketa prozesuetan parte hartzeko eskaera egiten dutenei tasa ezartzea.

7. Hasierako onarpena ematea konpromiso kredituak onartzeko 1/2022 espedienteari.

8. Hasierako onarpena ematea 2022 dirulaguntzen eranskina aldatzeko 2-2022 proposamenari.

9. Onartzea Tolosako udal kirol-instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratuaren hasiera data.

10.Uzturre asistentzia guneak eskaintzen dituen zerbitzuen tarifak eguneratzea: 2018-2019-2020 eta 2021 urteak.

11.Onartzea 2021eko Tolosako Udaleko Sektore Publikoaren Kontu Orokorra.

12.Tolosako hiri-ekonomia indarberritzeko dirulaguntza programako oinarriak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena.

13.Hasieraz onartzea Etxebizitzak eta Bizitegi eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko udal ordenantza.

14.9/2022 Kreditu aldaketarako espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.

15.2021eko finantza kontroleko urteko planaren berri ematea.

16.Eragozpen edo ingiren kontrako ebazpenen urteko txostenaren berri ematea.

17.Behin betiko onartu izanaren berri ematea: Tolosako Udalak sortzea bazterkeria egoeran daudenentzat gaueko eta eguneko arretarako zerbitzua, berariazko zerbitzu publiko gisa.

18.Galderak eta eskaerak.

 

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA