Tolosako Bizikidetza Foroaren amaiera ekitaldia ostegunean Kultur Etxean

Tolosako Udala
2021/10/26 | Idazkaritza
  • 18:30etan izango da, Kultur Etxean, eta Bizikidetza Foroaren ibilbidea dokumentatzen duen webgunea aurkeztuko da.

  • Helburua da orain arte herritar talde honek Tolosan Bizikidetza sustatzearen alde egindako lana jaso eta herri mailan ezagutzera ematea, desberdinen arteko elkarrizketa prozesuak balioan jartzeko.

 

 

Tolosako herriak urteak daramatza bizikidetza lantzen. 2006. urtean hasi zuen Udalak memoria berreskuratzeko lanketa, Tolosan izandako eta tolosarrek pairatutako indarkeria eta giza eskubideen urraketen inguruko egia ahalik eta modu zabalenean ezagutu eta dokumentatze aldera, eta 2013an jarri zen martxan Tolosako Bizikidetza Foroa, tolosarren parte hartzearekin, bizikidetzaren aldeko urratsak ematen jarraitzeko.

Azken urteetan, Udalak batetik, eta Bizikidetza Foroaren bidez bestetik, ekitaldi-egitarau ezberdinak antolatu dira bizikidetzaren alde urratsak egiten jarraitzeko.

Orain, herritarrez osatutako Tolosako Bizikidetza Foroaren ibilbideari amaiera emango diote , eta horretarako, Foroaren azken ekitaldia egingo da ostegunean, urriak 28, 18:30etan Kultur Etxean. Egindako lanketa jasotzen duen webgunea aurkeztuko dute, bertan dokumentatu baitute urteetan zehar Bizikidetza Foroak egindako lana modu bisualean eta kronologikoki.

Helburua da orain arte egindako lana jaso eta herri mailan ezagutzera ematea, desberdinen arteko elkarrizketa prozesuak balioan jartzeko. Azken ekitaldian urte hauetan egindako hausnarketak jasotzen dituen azken testua ere partekatuko da eta ekimenean parte hartu duten pertsonei eskerrak emango zaizkie.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA