'Tortura eta tratu txarren ikerketa' hizpide ekainaren 6an Udalaren ‘Bizikidetza elkarrekin eraikitzen’ zikloaren azken mahai-inguruan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/01 | Idazkaritza
  • Paco Etxeberriak Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen “Tortura eta tratu txarren ikerketa txostena”ren edukiak hobeto ezagutzeko hitzaldia eskainiko du.

  • Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdien arteko elkarlanari esker sortu da ekimena.

Tolosako Udalak, ordezkaritza politikoa duten alderdien arteko elkarlanari esker, bizikidetza elkarrekin eraikitzen zikloa antolatu du maiatza eta ekaina artean. Lehenengoa maiatzaren 16an burutu zen, 'Biktimen erreparazioaren eta bizikidetzaren bidean/Caminando hacia la reparación de las víctimas y la convivencia' izenburupean; bigarrena maiatzaren 31an 'Presoak, egungo legedia eta bizikidetza/Presos, legislación actual y convivencia' eta azkena, ekainaren 6an izango da: 'Tortura eta tratu txarren ikerketa txostenaren aurkezpena/Presentación del Informe de investigación sobre tortura y malos tratos'. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berria duen eta IVAek egindako “Tortura eta tratu txarren ikerketa txostena”ren edukiak hobeto ezagutzeko hitzaldia izango da Paco Etxeberriareneskutik. Ziklo honen helburuak, gure arteko bizikidetza eraikitze aldera ditugun zenbait erronken inguruko ezagutzan sakontzea eta hausnarketa zabala sustatzea dira.

Tortura eta tratu txarren ikerketa txostenaren aurkezpena/Presentación del Informe de investigación sobre tortura y malos tratos

  • Hizlaria: Paco Etxeberria Gabilondo
  • Aurkezlea: Maite Artola
  • Data eta tokia: ekainak 6, asteazkena 19.00etan Pleno Aretoan

Paco Etxeberria Gabilondo. Doctor en medicina y especialista en antrolopogía y biología forense. Profesor de medicina legal en el Instituto Vasco de Criminología y presidente de la Sociedad de Ciencias Aranzadi.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA