Udalak 2018ko iraileko Osoko Bilkuran jorratutakoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/26 | Idazkaritza

Osoko Bilkuraren bideoa amaieran

Udalak Ohizko Osoko Bilkura egin zuen irailaren 25ean, asteartea, eta honakoak onartu ziren bertan:

  1. Ondorengo akta onartzea: 2018ko uztailaren 26ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
  2. Tolosan, irabazi asmorik gabeko gazte elkarteen edo elkartu gabeko gazteen ekimenak sustatzeko diru laguntzak emateko ordenantza bereziaren aldaketa: hasierako onespena.
  3. 2019rako Ordenantza Orokorraren, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko, aldaketen hasierako onarpena.
  4. 2019rako Ondasun Higiezin gaineko Zergaren ordenantzaren aldaketen hasierako onarpena.
  5. 2019rako Trakzio mekanikoko ibilgailuen ordenantzaren aldaketen hasierako  onarpena.
  6. 2019rako Hiri izaerako lurren balio gehitzearen ordenantzaren aldaketen hasierako  onarpena
  7. 2019rako Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik tasaren ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
  8. 2019rako Jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta aprobetxamendu bereziari dagokion tasaren ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
  9. 2019ko prezio publikoen aldaketaren hasierako onarpena.
  10. 1768/2018 (11/2018 kreditu gehigarria) eta 1769/2018 (12/2018 kreditu transferentzia) dekretuen jakinarazpena.
  11. EH BILDU taldearen izendapen hauen berri ematea: Batzorde informatiboetako ordezkariak eta ordezkoak.
  12. Galderak eta eskaerak.

Iraileko Osoko Bilkuraren bideoa:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA