Udalaren ‘Bizikidetza elkarrekin eraikitzen’ ekitaldi-zikloaren hurrengo mahai-ingurua maiatzaren 31an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/22 | Idazkaritza
  • Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdien arteko elkarlanari esker sortu da ekimena.
  • 3 solasaldi antolatu dira maiatzaren 16an, 31an eta ekainaren 6an.

Tolosako Udalak, ordezkaritza politikoa duten alderdien arteko elkarlanari esker, bizikidetza elkarrekin eraikitzen zikloa antolatu du maiatza eta ekaina artean. Lehenengoa maiatzaren 16an burutu zen, 'Biktimen erreparazioaren eta bizikidetzaren bidean/Caminando hacia la reparación de las víctimas y la convivencia' izenburupean eta hurrengoak maiatzaren 31an eta ekainaren 6an izango dira. Ziklo honen helburuak, gure arteko bizikidetza eraikitze aldera ditugun zenbait erronken inguruko ezagutzan sakontzea eta hausnarketa zabala sustatzea dira. Hori lortze aldera alde batetik bi mahai inguru antolatu dira. Hauetan landuko diren gaiak: bizikidetza eraikitzeko bidean biktimen erreparazioaren eremuan ematen diren eta eman daitezkeen urratsak eta presoen egungo egoeraren ezagutzatik abiatuz eremu honetan diren aukerak eta erronkak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berria duen eta IVAek egindako “Tortura eta tratu txarren ikerketa txostena”ren edukiak hobeto ezagutzeko hitzaldia antolatu du Udalak. Hiru ekitaldietan gai hauen inguruan eskarmentu eta ezagutza zabala duten adituak izango dira solaskide.

Hurrengo ekitaldiak:

Presoak, egungo legedia eta bizikidetza/Presos, legislación actual y convivencia

  • Hizlariak: Amaia Izko eta Rafa Sainz de Rozas
  • Moderatzailea: Garbiñe Ubeda.
  • Data eta tokia: maiatzak 31, osteguna, 19.00etan Pleno Aretoan

Tortura eta tratu txarren ikerketa txostenaren aurkezpena/Presentación del Informe de investigación sobre tortura y malos tratos

  • Hizlaria: Paco Etxeberria Gabilondo
  • Aurkezlea: Maite Artola
  • Data eta tokia: ekainak 6, asteazkena 19.00etan Pleno Aretoan

Hizlari bakoitzaren deskribapen txikia

  • Amaia Izko, abogada
  • Rafa Sainz de Rozas. Profesor de Derecho Penal en la UPV-EHU y coordinador del Área de Justicia del Ararteko
  • Paco Etxeberria Gabilondo. Doctor en medicina y especialista en antrolopogía y biología forense. Profesor de medicina legal en el Instituto Vasco de Criminología y presidente de la Sociedad de Ciencias Aranzadi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA