Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Udaleko I Izapideen Eskuliburua, Kontratazio Mahai iraunkorraren sorrera, edota hainbat mozio hizpide urtarrileko Osoko Bilkuran
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2019/01/30 | Idazkaritza
Mozioak kalitatezko suhiltzaile zerbitzua bermatzeko eskaera, Lucas Ugarte Plaza tolosarraren gorpuzkinak 'Erorien Arana'-tik herritartzeko eskaera, eta frankismoaren aurkako mobilizazioetan bere garaian parte hartu izanagatik Tolosaldean torturatuak izan ziren herritarren aldeko elkartasun adierazpena izan ziren.
Hileko azken asteartean ospatu zen, ohi bezala, Tolosako Udalaren Osoko Bilkura. 10 puntuko gai zerrendak osatu zuen urtarrileko plenoa: beste hainbaten artean, obra lantaldeko udal langileen lan baldintzen erregularizazioa, Udaleko I Izapideen Eskuliburua onartzea, Kontratazio Mahai Iraunkorraren osaera, edota hiru mozio: kalitatezko suhiltzaile zerbitzua bermatzeko eskaera, Lucas Ugarte Plaza tolosarraren gorpuzkinak 'Erorien Arana'-tik herritaratzeko eskaera, eta Frankismoaren aurkako mobilizazioetan bere garaian parte hartu izanagatik Tolosaldean torturatuak izan ziren herritarren aldeko elkartasun adierazpena.
Obra lantaldeko udal langileen lan baldintzen erregularizazioa. Ohiko lan ordutegitik (7 orduko lanaldia astelehenetik ostiralera 7:00etatik 14:00etara) kanpoko orduen kopurua zehaztu eta egutegia antolatu da, lantaldearen jarduna eta lanaldiz kanpo langile bakoitzak egin behar dituen egun eta orduak xehetuz. Hori burutzeko prestutasunagatiko osagarria ere onartu zaie.
Udaleko I Izapideen Eskuliburuaren onespena. 2017an ekin zion Udalak Izapide edo Tramiteen Eskuliburua idazteari. Helburua administrazio prozedurak berrikustea, erraztea eta aldi berean, herritarren arreta zerbitzu integrala diseinatu eta antolatzea izan da. Bertan, tramite guztiak daude jasota, bakoitza funtsezko informazio guztiarekin. Olatz Peon Ormazabal alkateak azpimarratu bezala, “kalitatezkoa, eraginkorra, gardena, berritzailea eta erraza den herritar-administrazioaren arteko harremana da jomuga”.
Kontratazio Mahai Iraunkorraren osaera. Sektore Publikoko kontratuak arautzen dituen legeak (9/2017) Kontratazio Mahaiak xedatzen ditu kontratazio organoen laguntzaile moduan. Mahaia sortu berri du Udalbatzak, eta honakoek osatuko dute: idazkariak eta kontu-hartzaileak, eta kontratazio organoak funtzionario, lan-kontratuko langileen eta zinegotzien artean aukeratutako beste hainbat kidek,
Hiru mozio onartu ziren ere Osoko Bilkuran:
Kalitatezko suhiltzaile zerbitzua bermatzeko eskaera. EAJ-PNV eta EH Bildu alderdiek aurkeztua. Bertan zehazten da Tolosako Udalbatzak bat egiten duela suhiltzaileen zerbitzua hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak burutu duen Gipuzkoa 20-30 dokumentuarekin, eta eskatzen dute zerbitzuak udalerrian kalitatezkoa izaten jarrai dezala, aurreikusiak dauden hobekuntza guztiak aplika ditezela, eta aurreikusia dagoen eran, giza baliabide gehiago jartzea.
Lucas Ugarte Plaza tolosarraren gorpuzkinak 'Erorien Arana'-tik herritartzeko eskaeraren inguruko mozioa. Akordioa onartu zuen Udalbatzak ahobatez Lucas Ugarteren familiari laguntza emateko, eta erabakia Justizia Ministeriora eta Memoria Historikoaren zuzendaritzara bidaltzeko.
Frankismoaren aurkako mobilizazioetan bere garaian parte hartu izanagatik Tolosaldean torturatuak izan ziren herritarren aldeko elkartasun adierazteko mozioa. Frankismoarekiko Egia guztia eta Justizia osoa aldarrikatu zuen Udalbatzak.