Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hauteslekuetan aldaketak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/17 | Idazkaritza
  • Botoa emateko hainbat hauteskunde-mahai lekualdatu egingo dira segurtasun neurriak bermatzeko.

  • Horregatik, herritarrei gomendatzen zaie bozkatzera joan aurretik, errolda-txartela begiratzea, botoa zein hautesleku, sekzio eta mahaitan eman behar duen jakiteko.

 

Jakina denez, uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, osasun-egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak bermatuta.

Gauzak horrela, Tolosan, hainbat hautesleku lekualdatu egingo dira.

  • Emeterio Arreseko hauteslekua, Beotibar frontoira lekualdaktuko da.

  • Kultur Etxekoa, Zerkausira.

  • Musika Eskolakoa, Emakumeen Etxera (Inpernu kalea 5 eta 10)

  • Eta Paper Eskolakoa, Berazubiko auzo elkartera. (Elkano kalea 15)

Mantentzen direnak:

  • Apaizetxea (Andre Mari plaza 10A)

  • Amarotzeko auzo elkartea

  • Izaskungo eskolak

Jarraibide nagusiak:

Hauteskude-mahaiei dagokienez, mahaia osatzen duten pertsonek segurtasun-tartea errespetatu beharko dute eta bai eta botoa ematera joaten diren pertsonen artekoa ere lurrean jarritako marken bidez; marka horiek norberaren txanda iritsi arte itxaroteko lekua seinaleztatuko dute.

Hauteslekurako sarbideetan sarrera-irteerak antolatuko dira jende pilaketak ekiditeko eta ilarak sortzen badira, hautesle zaurgarriak (65 urtetik gorakoak edo haurdun dauden emakumeak) lehenetsiko dira, hauteskunde-mahaietan ahalik eta denbora gutxien igaro dezaten bermatzeko.

Herritarrek segurtasun tarteak errespetatu beharko dituzte, bai ilara egitean baita barruan ere eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta sartu aurretik ere eskuak garbitu beharko dituzte. Horretarako hauteslekuetarako sarreran eta baita mahaietan ere gel hidroalkoholikoak jarriko dira.

Hauteslekuak aireztatu eta espazioak tarteka garbitu egingo dira (kutxak, kabinak, mahaiak, komunak...).

Posta bidezko botoa:

Nahigo dutenek, posta bidez eman dezakete beren botoa, uztailaren 2a baino lehen, posta-bulegoan eskaera egin eta bertan botoak aukeztuta.

Informazio gehiago behar izanez gero: https://www.euskadi.eus/hauteskundeak/

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA